Materialen eroankortasun
Materialen eroankortasun elektrikoa
Materialak euren ezaugarrien arabera sailkatzeko garaian, irizpide asko erabil daitezke. Irizpide horien artean, eroankortasun elektrikoarena da bat.
Izan ere, material batzuek korronte elektrikoa eroateko gaitasun ona dute (eroale onak dira).
Beste batzuek eragozpen edo erresistentzia handiagoa ezartzen diote korronte elektrikoari, eta erresistentzia horren arabera, eroale hobeak edo okerragoak izaten dira.
Beste zenbait material, azkenik, ez dira eroaleak, isolatzaileak baizik.
Ikerketa-jarduera honetan, bi ariketa proposatzen dizkizuegu. Batean, materialen eroankortasuna aztertuko duzue, eta bestean, eroale moduan erabiltzen diren materialen osaera nolakoa den aztertuko duzue.
• Egin ezazue hemen beheko argazkian agertzen den muntaketa, osa ezazue proposatzen dizuegun saiakuntza, adierazitako bideari jarraituz, bete ezazue
hurrengo orrialdeko taula, eta erantzun iezaiezu ondoren datozen galderei.
1. ariketa.
Egin itzazue saiakuntza honetan proposatzen dizkizuegun bi ariketak, adierazten dizuegun bideari jarraituz:
1. Osa ezazue hemen alboko argazkian ageri den muntaketaren antzeko bat.
2. Zuritutako bi kable muturrez, uki ezazue probatu nahi duzuen materiala.
3. Korronte elektrikoa eroan eta bonbilla pizten bada, begi-bistakoa izango da aztertzen ari zareten materiala eroalea dela, eta bestela, ez-eroalea edo isolatzailea dela.
4. Behar dituzuen kontsultak eta probak egin ondoren, osa ezazue hurrengo orrialdean agertzen den taula.
6. Taula osatu ondoren, erantzun iezaiezue hurrengo orrialdean proposatzen dizuegun 2. ariketako galderei.
PROBATZEN ARI GAREN MATERIALA EROALEA EZ-EROALEA
Zilarra
Latorria
Plastikoa
Burdina
Kortxoa
2. ariketa.
Begira iezaiozue arretaz beheko irudi horri, eta behar dituzun kontsultak egin ondoren, erantzun hemen jarri dizkizuegun galderei.
1. Honako hauetatik, zein material erabiltzen da gehien hari eroaleak egiteko?
Azpimarratu erantzun zuzena:
Kobrea
Zilarra
Aluminioa
Burdina
2. Zergatik erabiltzen dira material horiek eta ez beste batzuk? Azpimarratu erantzun zuzena:
Arinak direlako
Eroale onen artean merkeenak direlako
Ez direlako herdoiltzen
3. Zerez estalita daude eroale horiek, korronte elektrikoa eroateko hari horiek? ............
4. Zergatik erabiltzen ote da material hori eroaleak estaltzeko?
Azpimarratu erantzun zuzena:
Koloreztatzen erraza delako
Material isolatzailea delako
Bestela metalezko hari meheak berehala etengo liratekeelako
Barneko haria hezetasunarekin ez bustitzeko
Fitxategia: