Material egokiaren
Material egokia hautatu
Dagoeneko zehaztu dituzue diseinuari dagozkion osagarri guztiak, eta osatu dituzue dagozkien planoak.
Dena dela, eraikitze-lanean hasi aurretik, komeni da zuen lana antolatzea, alde batetik, jarritako eperako lana bukatzen lagunduko dizuelako, eta, bestetik, behar diren materialak, osagaiak eta abar eskura izango dituzuela ziurtatzeko era bakarra delako.
Jarduera honek lanerako beharrezkoa duzuen material egokia aukeratzen lagunduko dizue.
• Arazoaren irtenbidea bilatzeko jarri diren baldintzak kontuan izanda, eta egin duzuen lehen diseinua zehazteko, erabaki itzazue honako puntu hauek, gero txosteneko orrialdean jasotzeko.
1. Zer osagai edo zati nagusi ditu zuen asmakizunak?
2. Zer materialez egingo dituzue behar dituzuen piezak?
3. Jarraian ageri den taula hau osatzeak lagunduko dizue zerbait zuen erabakietan. Adierazi, gurutze batez, material mota bakoitzari zer ezaugarri dagokion.
Papera Kartoi mehea Oihala Kortxoa Zura Plastikoa Latorria
Badu nahiko gogortasun
Diseinua mugatzen du
Ferromagnetikoa da
Elektrizitatearen eroalea da
Lan-prozesu zaila du
Birziklagarria da
Garestia da
Arriskutsua da
Iraupen handia du
Arina da
Eroale termiko ona da
Erabiliko diren erremintak eta fabrikazio-teknikak
Bai unitate honetan, bai aurrekoetan, erremintak eta fabrikazio-teknikak aztertu dituzue. Orain, proiektua muntatzen
hasi aurretik, horiei buruzko zenbait puntu aztertzeko garaia duzue.
Hona hemen puntu horiek:
1. Ikusi zer erreminta erabiliko dituzuen, eta zein den erreminta horiek erabiltzeko erarik egokiena.
2. Aztertu eraikuntzako loturak nola egin behar dituzuen, finkoak ala desmuntagarriak –proiektuak berak eskatzen duenaz gain, irakasleak ezartzen dituen baldintzak kontuan izanik–, bai eta horretarako zer erabiliko duzuen: iltzeak, torlojuak, ukipen-kola, kola termourkorra....
3. Kontu izan finko jarri behar diren elementu osagarriak ondo lotzen ez badira, gerora arazoak sortzen dituztela.
4. Mugimenduren bat egin behar duten piezak lotzeko orduan, baldintza bereziak behar izaten dira.
5. Begiratu liburuko ereduetan eta Eraikitze- Teknikak liburuxkan zer ideia ematen dituzten horrelako kasuetarako, eta aukeratu egokiena deritzozuena.
Fitxategia: