Mugimendu transmisioa
Mugimenduaren transmisioa
Hemen alboko irudian agertzen den erako muntaketa osatu behar duzue jarduera hau egiteko. Muntaketa eraikitzea errazagoa izan dadin, lehenengo polea bere ardatzean (eta euskarrian) erabil dezakezu, eta bigarrena beste ardatz batean ipini. Polea batetik bestera mugimendua transmititzeko, gomatxo bat erabil dezakezue.
Muntaketan ikus ditzakezuen eta poleen ardatzetan ezarrita dauden erako gezi muturrak egiteko, erabil ezazue, adibidez, kartoi mehea.
• Biraraz iezaiezue sistema honetako poleei, hor behean adierazten dizuegun eran, ardatzetako bati eraginez, eta saiakuntza egin ondoren, osa ezazue taula.
Ikerketa. Har ezazue gezi gorria duen polea eragiletzat, eta horri birak emanez, aldera itzazue polea batek eta besteak ematen dituzten birak. Har itzazu polea gorriarentzat alboko taulan ageri diren kopuruak, eta behatu (eta idatzi) urdinaren bira kopuruari kasu bakoitzean.
Bi poleak elkartzen dituen gomatxoak irrista egiten ez badu, beti proportzio bera izango da bira kopuruen artean. Esperientzia honen bidez jakin dezakezue zein den bien arteko proportzioa (transmisio-erlazioa), eta horretarako, nahikoa duzue bira kopuruak erlazionatzea.
Konturatuko zineten bi poleen diametroek zehazten dutela bira kopuruen erlazioa. Alderatu itzazue bigarren polearen diametroa (muntaketa honetan polearen ardatzarena bera) eta lehenengo polearena (handiarena), eta ikusiko duzue neurri horien arteko proportzio bera dela bien biren artekoa ere.
Transmisio-erlazioa
Aurreko bi esperientzietan ondorioztatu duzuena formula batez adieraztea izango da oraingo jardueraren eginkizuna.
• Begira iezaiezue eskura dituzuen kontsulta-liburuei, eta ikusi zer dakarten transmisio-erlazioari buruz. Ondoren, gogoan hartu azpiko hiru elementu hauek erlazionatzen dituen formula.
• Polea txikiaren bira-kopurua (K)
k=d • Polea handiaren bira-kopurua (k)
K D • Polea handiaren diametroa (D)
• Polea txikiaren diametroa (d) KkDd
Fitxategia: