Torlojuaren mekanismoa

Demagun, intxaur bat apurtu nahi duzuela. Esku hutsez saiatzen bazarete, nahiko zaila egingo zaizue, baina bankuko torloju baten ahoan jartzen baduzue intxaur hori, behatz baten indarra nahiko izango duzue hausteko. 
 
Torlojuaren historia nahiko bitxia da, eta kontsulta-liburuetan horri buruzko hainbat gauza aurki dezakezue. Informazioa biltzeko lana geroko utziko duzu, eta, orain, honako esperientzia hauek egingo dituzue. 
 
• Saia zaitezte ondoren aipatzen ditugun ikerketak egiten eta egindako galderei erantzuten. 
1. ikerketa. 
Lor ezazue azkoina daraman torloju luze bat lor, eta eska iezaiozue laguntza ikaskide bati, ikerketa egiteko.  
 
Ikaskideak torlojuari birak ematen dizkion bitartean, zuetako bakoitzak behatz bat ipiniko duzue azkoinaren gainean (bira ez dezan). Proba ezazue torlojua bertikalki eta horizontalki jarrita. Zer gertatzen da azkoinarekin? 
Konturatuko zineten bezala, torlojuaren mekanismoak mugimendu birakorra 

mugimendu zuzen bilakatzen du; hau da, azkoinak ibilbide zuzena egiten du.  
 
Torlojuak ildo helikoidal bat darama, eta azkoina birak emanez hari horretan lotzen edo askatzen dugunean, mugimendu zuzenez aurreratzen edo atzeratzen da.  
 
Azkoinak ematen duen bira bakoitzeko, torlojuaren hari-tartea bezainbeste desplazatuko da. 
 
2. ikerketa. 
Inguruko gauzei begiratzen badiezue, tresna eta objektu askotan torlojua erabiltzen dela ikusiko duzue. Gainera, kasu bakoitzean hainbat funtzio bete ditzake: piezen arteko lotura ziurtatu, egiten den esfortzu txiki baten bidez indar handia lortu (hatz bakarrez intxaur bat kraskatu, esate baterako, edota ardatz erroskaduna duen aulki batean eseritako ikaskidea altxatu), transmisio-erlazio batean abiadura murriztu... 
 
3. ikerketa. 
Proba ezazue ardatz erroskaduna duen aulki horietako bat nola igotzen den pisurik gabe.  
 
Eragin iezaiozue, ahal denik bizkorren bira dezan, eta begiratu nolako bizkortasunez egiten duen gora. Komenta ezazue gertatzen dena. 
 
4. ikerketa. 
Zuen inguruari behatuz, topa itzazue torlojuaren aplikazioak, eta adieraz itzazue azpiko taulan mota bakoitzaren funtzioak, eta ipini adibideak. 
 
FUNTZIOA                                    ADIBIDEAK  
 
• Aurreko jardueretan atera dituzuen ondorioak eta zuek hiztegietan eta bestelako kontsulta-liburuetan egin dituzuen azterketak kontuan izanik, erantzun iezaiezue azpiko galderei. 
 
1. Zein funtzio du torlojuaren mekanismoak? 
 
2. Torlojua erabiltzean gertatzen den mugimendu-eraldaketa ezagutzen duzuenez, osa ezazue azpiko diagrama. 
 
Mugimendu                                  Mugimendu 
 
3. Zehaztuko al zenukere zer erlazio dagoen biraren eta desplazamenduaren artean?.. 
 
4. Zuzena al da esaldi hau?  
Bira bakoitzeko, torlojuaren hari-tartean dagoen distantzia adina lekualdatzen da torlojua.
Fitxategia: