Plastikozko materialak

Aurreko unitateetan, zuraren eta kortxoaren ezaugarriak aztertu zenituzten, eta oraingo honetan, plastikozko materialak aztertzea proposatzen dizuegu.  
Plastikoen ezaugarriak 
 
Plastikoa asko erabiltzen den materiala da  eguneroko bizitzan, eta taldean egindako proiektuetan ere ikusi duzue oso erabilia dela.  
 
Plastiko mota asko daude, eta plastiko horiek guztiak sailkatu eta bakoitzaren ezaugarriak aztertzea lan gehiegitxo izango litzateke orain egiteko.  
 
Beraz, gero egiteko utziko dugu azterketa sakon hori, eta, oraingoz, plastiko mota gutxi batzuk bakarrik aztertuko ditugu.  
 
Horien artean, plastikoen sailkapen nagusietako bat egiteko erabili ohi den irizpide nagusi bat hartu (beroarekin aldatzen diren ala ez), eta horren arabera, bi mota bereiziko ditugu: plastiko termoegonkorrak eta termoplastikoak. 
 
Ohiko informazio-iturriak erabili beharko dituzue goian aipatutako plastiko termoegonkorrei eta termoplastikoei buruzko informazioa eskuratzeko. 
 
• Zuen inguruan topatzen dituzuen plastikozko tresna edo elementuei behatu, eta hamar bat edo aukeratu ondoren, osa ezazue hemen beheko taula, haien izenak taulako zutabe egokian ipiniz. 
 
TERMOEGONKORRAK                                                  TERMOPLASTIKOAK              
Fitxategia: