Profilak

Egiturei buruz aritu gara aurreko jardueretan, eta egituren funtzioa zein den ere aztertu dugu, baina bada egiturei buruz inoiz ahaztu behar ez duzuen zerbait. Egitura egokia diseinatu eta eraiki behar duzuen bakoitzean, kontuan izan honako arau hauek bete behar dituela: 
- Ahalik eta indar handienari eutsi behar dio. 
- Ahalik eta material gutxien erabili behar da. 
- Ahalik eta arinena izan behar du. 
 
Egitura batek arau horiek guztiak bete behar izatea ez zaizue gauza erraza irudituko, baina urteen poderioz, eta jende askoren esperientziari esker, lortu ahal izan da. Orain eta ondoren egingo dituzuen jardueretan, arau horien garrantziaz ohartzea da helburua. 
 
• Azter ezazue zein den arau horien zergatia, zuen iritziz, eta idatzi hurrengo orrialdeko taulan. 
 
                                                                               ARAUA                                 ZERGATIA 
Ahalik eta indar handienari eutsi 
Ahalik eta material gutxien erabili  
Ahalik eta arinena izan  
Fitxategia: