Materiala eta fabrikazio

Materiala eta fabrikazio-teknikak 
 
Lehen unitate honetan (gainerako guztietan bezala) zuek egin beharreko eraikuntzak pentsatzen hasi behar duzue, eta eraikuntza hori egiteko erabili beharko duzuen materialak aukeratzen.  
 
Lehenengo lan honetarako, papera, kartoia eta kartoi mehea izango dira zuen eraikuntza osatzeko beharko dituzuen materialak, baina material horiek erabiltzen hasi aurretik, egokia litzateke hoiei buruzko informazio zehatza jasotzea: zer diren, nola fabrikatzen diren, nola erabili behar diren, material horien erabilerak inguruan zer eragin duen… 
 
Aipatu ditugun materialak nolakoak diren aztertzea eta horiei buruz informazioa jasotzea izango da jarduera honen helburu nagusia. 
 
• Unitate honetan, erabiliko dituzuen materialei buruzko informazioa bilduko duzue, eta horien ezaugarriak eta inguruan duten eragina aztertuko duzue, proposatzen dizuegun bideari jarraituz eta egiten dizkizuegun galderei erantzunez. 
 
Papera 
1. Begira ezazue zeinahi entziklopediatan eta Natur Arloko liburuetan, eta jaso paperari buruzko informazioa. 
2. Bete ezazue hemen azpian datorren fitxaren antzeko bat, paperaren ezaugarriak eta berezitasunak (laburpen-taula gisa) bertan ipiniz.  
 
PAPERA 
Zer da?
Jatorria
Nondik eta nola lortzen da?
Paper motak 
Fabrikazio-prozesuaren urrats garrantzitsuak 
Oharrak
 
Kartoia 
3. Egizue kartoiarekin gauza bera. 
 
KARTOIA 
Zer da?
Nondik eta nola lortzen da?
Kartoi motak 
Fabrikazio-prozesuaren urrats garrantzitsuak 
Oharrak
 
Kartoi mehea 
4. Aurreko puntuetan paperarekin eta kartoiarekin egin duzuen bezala, osa ezazue kartoi mehearen fitxa ere. 
 
KARTOI MEHEA 
Zer da?
Nondik eta nola lortzen da?
Kartoi mehe motak  
Fabrikazio-prozesuaren urrats garrantzitsuak 
Oharrak
 
Materialak eta ingurua 
 
5. Hurrengo taulan, ager ezazue hiru material horien (papera, kartoia, kartoi mehea) erabilerak eta fabrikazio-prozesuek zer eragin duten inguruan. 
 
Ez ahaztu material horien alde onak aipatzea: ingurumenarentzako egokitasuna gizakiak horietatik ateratzen dituen etekinak, eta abar. Baina kontuan eduki, halaber, material horiek direla-eta, inguruak zer eragin kaltegarri jasaten dituen ere. 
ALDE ONAK  ERAGIN KALTEGARRIAK 
 
6. Adieraz ezazue zer egin daitekeen eragin kaltegarriak murrizteko. 
 
Eragin kaltegarriak murrizteko  
 
7. Bil itzazue, taldekideen artean, aurkitzen dituzuen paper mota guztiak, eta gauza bera egin ezazue kartoiarekin eta kartoi mehearekin, edo material horien aldaera guztiekin. Bildu duzuen material bakoitzetik zatitxo bat moztu, eta katalogo edo horma-irudia egingo duzue. Bertan, ipin ezazue, material zati bakoitzaren azpian, zein diren material horren ezaugarriak, osaera, erabilera… Hau da, ahalik eta informazio gehien.
Fitxategia: