Materialak

Gogoratu zuen proiektua gauzatzeko lanetan ari zaretela, eta proiektu hori (edo gero egingo duzuen beste edozein proiektu) egiteko hainbat material erabili beharko duzuela. Baina material guztiak ez dira egokiak gauza guztietarako (armairuak ez dira paperez egiten, esaterako). 
 
Materialak ezagutzea eta eginkizun jakin baterako material egokiena hautatzen ikastea oso garrantzitsua da edozein proiektu gauzatzeko.  
 
Izan ere, material bakoitzak bere ezaugarriak izaten ditu, eta operadore bakoitzarentzat, erabileraren arabera edo egongo den lekuaren arabera, material bat edo beste izango da egokiena, eta hori jakiteko, behar-beharrezkoa duzue materialek zer ezaugarri dituzten jakitea. 
 
• Ikerketa-jarduera honen bidez, materialak eta euren ezaugarriak ezagutzea nahi dugu. Azter itzazue taulako materialak, jaso horiei buruzko informazioa eta ikertu zein diren bakoitzaren ezaugarriak. 
 
                     MATERIALA MANIPULAZIOA          IRAUNKORTASUNA                 GOGORTASUNA                 APLIKAZIO BAT 
                           (erraza/zaila/ertaina)           (luzea/laburra/ertaina)         (gogorra/biguna/ertaina)
Papera 
Kartoia 
Plastikoa 
Egurra 
Kortxoa 
Fitxategia: