Profil desberdinak

Profilak  
 
Ikerketa-jarduera honetan, profilek zer itxura duten eta profil mota bakoitzak zenbateko kargari euts diezaiokeen aztertzea proposatzen dizuegu. 
• Hemen behean adierazten dizuegun prozedurari jarraituz, konpara itzazue eite desberdineko profilak. 
 
Prozedura 
1. Har itzazue folio edo A4 tamainako kartoi mehe batzuk. 
2. Hemen ezkerretan agertzen diren profilen formari jarraituz (forma irekiak eta itxiak), toles itzazue kartoi mehe horiek. 
3. Profil guztiek neurri berekoak izan behar dute altueran eta zabaleran, eta material berarekin eginak.  
4. Azter itzazue eraikitako profilak, gainean pisu askotarikoak jarriz. 
5. Ikus ezazue zein diren emaitzak, eta horren arabera sailka itzazue egindako profilak. 
6. Azterketa amaitutakoan, atera itzazue ondorioak. Saia zaitezte erlazionatzen profilek euts dezaketen karga eta profil horrek dituen ezaugarriak (tolesturak, ertzak, eitea…). 
 
Ikerketarako gaia 
Aurreko ikerketa horretan egindako saiakuntzetan sakondu nahian, aldaketa batzuk egingo dituzue kartoi mehez eraikitako profiletan, eta horien portaera arretaz aztertuko duzue. Egin daitezkeen aldaketak era askotakoak izan daitezke, noski, baina jarraian jarri dizkizuegun galderek bidera dezakete zuen ikerketa. 
 
Galderak 
• Zer gertatzen da profil berari altuera handiago ematen badiogu? Eta laburtzen badugu? 
• Zer gertatzen da gutxi gorabehera eite bera duen profilei zabalera aldatzen badiegu? Zer gertatzen da profil bat zabalagoa egiten badugu? Eta estuagoa egiten badugu? 
• Profilak eraikitzeko erabiltzen den materialak ba ote du eraginik profilak euts dezakeen zaman? 
• Zer gertatuko litzateke, kartoi mehearen ordez, papera erabiliko bagenu profilak egiteko? Eta kartoia erabiliz gero? Eta egurrezko edo altzairuzko profilak egingo bagenitu?  
• Nola arrazoituko zenituzkete zuen erantzunak? 
• Nola frogatuko zenukete zuek esandakoa? 
• Zer ondorio aterako zenituzkete saiakuntza hau egin ondoren?
Fitxategia: