Materialen birziklapena

Materialen birziklapena, berrerabilpena, murrizketa 
 
Gizarte teknologiko honen hondakinak ondorio kaltegarriak sortzen ari dira ingurumenean. Gizakia, horretaz jabeturik, hiru bide jorratu nahian dabil kalteak gutxitzeko asmotan: hondakinak birziklatu, materialak eta gaiak berrerabili eta kontsumoa murriztu edo beheititu. 
 
Birziklapenaren inguruan nahiko informazio izango duzuenez, unitate honetan berrerabilpenari buruz arituko gara, eta gure eraikitze-gelarako neurri praktiko batzuk hartuko ditugu. 
 
Hondakin horien guztien artean, zakarrontzira botatzen ditugun gauzen artean, behin baino gehiagotan egongo dira, segur aski, berriro erabil daitezkeen hainbat gauza: jostailu zaharrak, potoak eta ontziak, eta abar. 
Bestalde, zenbaitetan gerta liteke tresna batek ondo ez funtzionatzea (bere osotasunean) tresna bera matxuratua egotea, baina zenbait zati ondo ibiltzea, baliokoak izatea, alegia.  
 
Adibidez, jo dezagun ile-lehorgailu bat matxuratu dela (sarritan, erresistentzia erre zaiolako, besterik ez), eta ezin dela erabili ilea lehortzeko, baina tresna horren motorra ondo egon daiteke, eta erabilgarria izan. Motor horiek 12 voltekin funtzionatzen dute, eta zuen proiektuetarako erabilgarriak izan daitezke.
Fitxategia: