Kanpadendaren egitura

Egitura sinpleena duen kanpadenda hartzen badugu, kanadarra deitzen zaien denden antzeko egitura izango dugu: zutik jartzen diren bi makila, haien gainean trabeska jartzen den zeharkakoa eta makilei eusteko sokak. Egitura hori izango da jarduera honetan aztertuko duguna.
• Azter ezazu arreta handiz nolakoa den kanpadenda baten oinarrizko egitura, hemen ondoren aipatzen dizkizugun ariketak eginez.
1. ariketa
Egizu kanpadenda baten oinarrizko egituraren deskripzioa, eta esan zertarako balio duen egitura horrek. Ahalik eta xehetasun gehien aipatzen ahalegindu: zein arazo konpontzeko sortu zen, zer materialez egina dagoen…
2. ariketa
Marraz ezazu kanpadendaren oinarrizko egitura. Zalantzarik baduzu, eska iezaiozu laguntza irakasleari. Gero, ipin iezaiozu zenbaki bat kanpadendaren egituraren osagai bakoitzari.
3. ariketa
Aurreko ariketa horretan egindako marrazkian, zati bakoitzari zenbaki bat ipini diozu, baina zati horiek badute beren izena.
ndorengo testuan, zati bakoitzaren definizioa azaltzen zaizu.
Zure lana, testua irakurri ondoren, kanpadendan zenbatutako zatien izenak identifikatzea izango da. Gero, bete ezazu definizioen beheko aldean dagoen taula.
Zutabeak. Zutikako makilak dira, bertikalak. Zutabe horiek eusten diete habeari eta dendako beste hainbat osagairi.
Habea. Zeharkako makila da, pieza horizontala. Bi zutabeen gainean jartzen da, eta kargari eusteko erabiltzen da.
Euskarriak. Soka, lokarri edo kable luzaezinak dira. Habeari eta zutabeei eusteko erabiltzen dira.
ZENBAKIA IZENA MATERIALA ZEREGINA

4. ariketa
Lehen, 2. ariketan marraztu duzun oinarrizko egituran, nola jarri dituzu soka- eusleak? Begira iezaiozu hemen alboko marrazkiari, eta esan zein izan den zuk aukeratutako era eta zergatik aukeratu duzun era hori

Fitxategia: