Gizakia tresnen sortzaile
Teknologiak sortutako tresna eta gauza asko daude zure inguruan. Objektu horietako asko, gainera, oso arruntak izango dira zuretzat; baina pentsatu al duzu inoiz objektu eta tresna horiek sakonean aztertzea? Jarduera honetan duzu hori egiteko aukera.
• Gizakiaren teknologiak sortutako tresnak aztertzeko, galdera batzuk jarri dizkizugu, eta azterketarako bideak eskaini.
1. Pentsatu al duzu inoiz zergatik diren tresna horiek diren bezalakoak eta ez beste era batekoak? Zergatik dute duten forma hori? Zergatik egiten dira halako materialez eta ez beste batez?
2. Zein tresna aipatuko zenituzke zure inguruan arruntak izateaz gain teknologiarekin lotura zuzena dutenak? Tresna horiez guztiez baliatzen al zara? Betidanik egon al dira gizakiaren ondoan? Ba al dakizu noiz sortuak diren? Eta nork asmatu zituen? Betidanik izan al dira orain bezalakoak?
3. Aurrerapen teknologikoen atzetik gizakiaren beharrak (arazoak konpondu beharrak) egoten dira. Ikus ezazu zer beharrek bultzatuta sortu diren tresna hauek: telefonoa, hortzetako eskuila, garbigailua, irristailua, motxila…
4. Zertarako dira teknologiak sortutako tresnak? Zer funtzio betetzen dute?
5. Aurreko ataltxoan aipatutako funtzio horren arabera, teknologiak eskaintzen dizkigun hainbat tresna azter genitzake, eta historian nola aldatu diren ikusi, gainera. Jo dezagun, esaterako, bizilekua argitzea dela aztertu nahi dugun funtzioa. Nola aldatu dira, urteetan zehar, funtzio hori betetzeko gizakiak asmatutako tresnak? Azterketa bakarka (etortzen zaizkizun ideiak idatziz) egin dezakezu lehendabizi, eta taldean eztabaidatu, ondoren. Hemen beheko taularen antzeko batek lagunduko dizu azterketa lanetan.
Funtzioa Garaia Irtenbide teknologikoa Materialak Energia Itxura Funtzionamendua
Argia egin Antzinaroa Sua erabiliz
Olioa
…
Bonbilla
Fitxategia: