Palanka motak

Zuek egindako azterketa eta kontsultekin eta irakaslearen azalpenekin, badakizue zein diren palankaren hiru elementu nagusiak:  
 
• Indar- edo potentzia-puntua 
• Erresistentzia-puntua 
• Euste-puntua  
 
Elementu horien kokapenaren arabera, hiru eratako palankak bereiz daitezke: lehen motako, bigarren motako eta hirugarren motako palankak. Hemen alboko marrazkian ikus dezakezue palankaren hiru elementu horien kokapena zein den palanka mota bakoitzean. 
 
• Egin itzazue hemen behean eta hurrengo orrialdean proposatzen dizkizuegun ariketak. 
 
1. ariketa. Alboan daude, grafikoki adierazita, hiru palanka motak. Idatz ezazue bakoitzaren adibide bat grafikoaren alboan. Hurrengo orrialdeko marrazkiak lagungarriak izan dakizkizueke.
Fitxategia: