Polearen legea
Ikerketa hau egiteko, lehenbizi, irudietan ageri diren muntaketak prestatu behar dituzue. Lehenengo, polea finkoa erabiliko duzue, eta ondoren mugikorra.
• Behar diren probak egin ondoren, erantzun iezaiezue galderei, eta osa itzazue polea finkoen eta mugikorren orekari dagokion legearen adierazpen matematikoak.
A ariketa. Polea finkoa erabiltzen den kasuan.
1. Pisu bat jasotzeko, zamari dagokion pisua baino indar txikiagoa, berdina ala handiagoa egin behar duzue polea horrekin?
2. Pisua altuera jakin batera igotzean, nolakoa izango da indarraren desplazamendua, altuera hori baino luzeagoa, laburragoa, berdina?
3. Aurreko bi galderei erantzun ondoren, zuen usteak okerrak zirela ikusi duzue. Zergatik uste duzue, orduan, erabiltzen dela tresna hau?
4. Jo dezagun zama handi bat jaso behar duzuela oso altuera handiko toki batera; zein izango zenuke era erosoagoa, goitik besoare indarrez igotzea ala behetik polea batez baliaturik?
B ariketa. Polea mugikorra erabiliz.
1. Pisu bat jasotzeko, zamari dagokion baino indar txikiagoa, berdina ala handiagoa egin behar duzue polea horrekin?
2. Aldera itzazue indarraren desplazamendua eta erresistentziarena. Nork egiten du bide luzeagoa?
3. Zenbat luzeagoa da egiten duen bide hori? Zerbait luzexeago, askoz luzeago, bide bikoitza…
4. Polearen legeak ba ote du antzekotasunik palankaren legearekin?
5. Zertan?
Ondorioak. Polearen legea asmatu nahian.
Aurreko ariketarekin lor zenezaketen polearen legea, baina oraindik ideiak gehiago argitu nahian, hona hemen adibide bat. Demagun 300 kg pisatzen duten gaiak igo behar direla etxe batera, eta bakoitzak dituen ahalmenen arabera, hiru kasu hauek gertatzen direla:
Perurenak Aldian 300 kg Joan-etorriak: 1
Patxik Aldian 100 kg Joan-etorriak: 3
Zuk Aldian ....... kg Joan-etorriak: .......
Azter itzazue hiru kasuak eta konparatu elkarren artean. Zer ondoriotara iritsi zarete? Zer izango da berdina hiru kasuetan? Egiten den bidea? Egiten den lana?
Zer izango da desberdina hiru kasuetan?
Aldatzen diren gauza horien artean, ba al dago elkarrekiko erlazio zuzenik?..................... Zein?
Ondorioak kontrastatzeko, ikusi elementuen arteko erlazioa jasotzen duten adierazpen matematikoak:
Polea finkoen orekari dagokion legea: R = P
R = Jasotako zama P = Egiten den esfortzua
Polea mugikorrari dagokion legea: P = R/2n
n = Txirrika mugikorren kopurua
Fitxategia: