Birabarkia
Ziur aski, ezagutuko dituzue hemen beheko irudietako gailuak. eta jakingo duzue zertarako erabiltzen diren. Baina konturatu al zarete badela hor orain arte aztertzeko aukerarik izan ez duzuen operadore teknologiko bat? Birabarkia esaten zaio, eta oraintxe bertan hasiko zarete aztertzen.
Birabarkiari buruzko ahalik eta informazio gehien bildu ondoren, jarduera honetako helburua biradera eta birabarkia elkartuko dituen muntaia bat eraikitzea izango da.
• Azter ezazue alboko argazkia, eta eraiki irudian agertzen den muntaia (aurrez zirriborro bat egitea lagungarri izan daiteke). Erabil itzazue, ahal diren neurrian, lehen egindako lanak (oinarriak, euskarriak…), eta zalantzak argitzeko jo ezazue Eraikitze-teknikak liburuxkara. Ikusi, baita ere, nolakoa den sarrerako eta irteerako higiduren arteko erlazioa.
Sarrerako higidura Irteerako higidura
Birabarkiarekin muntaia bat egin, eta operadore teknologiko horren berezitasunak aztertu behar dituzue jarduera honetan.
• Egin ezazue hurrengo orrialdean ageri den muntaia (birabarkia erabiliz) eta ikusi nolakoa den operadore horren portaera (oharrek lagunduko dizuete).
1. Biraderari birabarkia txertatu behar diozue, biraderaren birak (aurrera eta atzera eragitean) mugimendua eragin diezaion birabarkiari.
2. Hemen alboko muntaiari begiratzen badiozue, laster baino lehen konturatuko zarete zer egin behar duzuen.
Birabarkiari soka bat lotu behar diozue, eta sokaren beste muturrean pisu bat jarri. Eraikuntza egokia egiteko, Eraikitze-teknikak liburuxkan aurki dezakezue laguntza.
3. Muntaia egin ondoren, eman birak biraderari, eta aztertu zer gertatzen den.
4. Birabarkiak, soilak izateaz gain, konposatuak ere izan daitezke (gaztelaniaz cigüeñal izenekoak), hemen alboko irudian agertzen dena bezalakoa.
Birabarkia aztertu ondoren, horren betekizuna eta funtzionamendua ulertu, eta gainerako gelakideei azaltzea da jardueraren helburua.
• Hartu egindako muntaia, eta azter ezazue birabarkiak zer mugimendu egiten duen biraderaren bira bakoitzeko. Hemen beheko oharrak lagungarriak izango zaizkizue horretarako.
1. Eman bira laurdena (1/4) biraderari .
2. Ikusi birabarkitik zintzilik dagoen pisuak zer bide egin duen, eta neurtu.
3. Eraman biradera biraren erdiraino (1/2), eta neurtu birabarkitik zintzilik dagoen pisuak egindako bidea.
4. Gauza bera egin biraderak biraren hiru laurdenak (3/4) egiten dituenean.
5. Azterketa bukatzeko, eman bira osoa biraderari, eta neurtu.
6. Azal itzazue bildutako datuak hemen beheko taula honetan:
BIRADERAREN MUGIMENDUA PISUAREN POSIZIOA
Bira laurdena (1/4)
Bira erdia (1/2)
Biraren hiru laurdenak (3/4)
Bira osoa
7. Aurreko taula aztertzean, ikusiko zenuten biraderarekin egindako bira bakoitzean birabarkiari lotuta dagoen pisuak oso mugimendu jakina egiten duela. Esplikatuko al zenukete nolakoa den mugimendu hori?
8. Birarazi biraderari kontrako bidean, eta ikusi nolakoa den orain birabarkiaren mugimendua. Zer eratakoa da orain higidura?
9. Aurreko jardueretan ikusitakoa kontuan izanik, presta ezazue gelako beste kide guztiei egin beharreko aurkezpena: argi eta garbi adierazi birabarki bat zer den eta nola funtzionatzen duen
Fitxategia: