Espeka

Ziur aski, ikusita izango dituzue hemen alboko irudietan ageri diren makinak, eta jakingo duzue zertarako erabiltzen ziren burdinola edo errota batean. Baina konturatu al zarete irudi horietan badagoela orain arte aztertzeko aukerarik izan ez dugun operadore teknologiko bat? 
 
Hemen alboko irudietako operadorea espeka da; halaxe esaten zaie gurpilean itsatsita ageri diren tontortxo horiei. Honako funtzio hau daukate: gurpilak bira ematean, espekak mailua (edo beste zerbait) jotzen du, eta, horren bidez, mugimendua eragiten dio. 
 
Espekaren mekanismoa nolakoa den jakiteko, egokiena irudiari arretaz begiratzea litzateke: ikusi, eta berehala ulertuko duzue nola dabilen. 
Beste gauza bat litzateke espekaren atalek eta horiek eragiten dieten tresnek zer mugimendu egiten dituzten aztertzea.  
 
Gurpil eragilea 
BIRAKA 
 
Espeka 
BIRAKA 
 
                                                                     Eragindako tresna (mailua edo) 
                                                                              GORA ETA BEHERA 
 
Orain arte, espekari buruzko informazioa irakurtzeko aukera izan duzue. Hurrengo pausoa espeka bat eraikitzea izango da. 
 
• Ikus itzazue hemen goiko eta hurrengo orrialdeko irudiak, eta eraiki ezazue espekak dituen gurpila. Hemen beheko oharrak lagungarriak izango dituzue. 
 
1. Aurreko jarduera batean egin duzue biraderari eraginez mugitzen den gurpila. Eraikuntza hori baliagarria izan dakizueke oraingoa osatzeko. 
2. Begira iezaiezue arretaz hurrengo orrialdeko irudiei. Ikus dezakezuen bezala, bi eratako gurpilak edo osagaiak erabil ditzakezue eraikuntza egiteko. Aukeratu erosoena, eta egin bestea ere, denbora eta egokierarik baduzue.  
 
Aurreko aplikazio-jardueran egindako eraikuntza osatzera dator oraingo hau. Biraderarekin eta gurpilarekin (espekak jarrita) edo espeka bereziak dauzkan gurpilarekin egindako muntaia osatu nahi dugu. Muntaia osatzeko, mailu bat ere jarriko diogu. 
 
• Jarduera honetan, muntaia bat egin nahi dugu, hauxe da gure helburua: biraderari eragitean, gurpilak birak eman eta horren espekak mailu bat funtzionamenduan jartzea. Hor beheko oharrak eta argazkiak lagungarriak izango zaizkizue. 
 
1. Begira iezaiozue arretaz hor beheko argazkiari, eta ikusiko duzue zein den osatu behar den muntaia.  
2. Kontuan eduki zein den muntaiaren helburua. Biraderari eragin, eta gurpilak birak ematen dituenean, mailuak gora eta behera egitea nahi dugu. 
3. Osa itzazue honako esaldiak: 
a) Biraderari eragiten diogunean, espeken mekanismoak biratu egiten du, eta tontor bakoitzak mailuaren kirtenaren ertza jotzen du. Orduan mailuaren buruak                                                                    (gora/behera) egiten du.  
b) Espeka gehiago jarriko bagenizkio, mailuaren gorabeherak maiztasun                                                        (handiagoa/txikiagoa) izango luke. 
c) Biraderari lehen emandako noranzkoaren alderantzizkoan emango bagenizkio birak, zer gertatuko litzaioke mailuari? 
Espeka aztertu, eraiki eta guztia muntatu ondoren, hurrengo pausoa horren betekizuna eta funtzionamendua ulertzea eta eguneroko bizitzan noiz erabiltzen den ikustea izango da. Gero, gainerako gelakideei hori nola den azaltzen saiatu beharko duzue. Horixe da jarduera honen helburua. 
 
• Hemen alboko irudietan ikus dezakezue zein izan daitezkeen aztertzen aritu zareten muntaien erabilerak. Ahalik eta informazio gehien bil ezazue gaiari buruz, azter ezazue espekak zer diren eta nola funtzionatzen duten eta azal iezaiezua zuen gelakide guztiei. Hemen beheko oharrak lagungarriak izango zaizkizue. 
 
1. Presta ezazue, txukun eta itxuraz, gelako gainerako ikaskideei eman beharreko azalpena.  
2. Gogoratu zer den eta zertarako balio duen espekak. 
3. Ikusi nola dabilen (nola funtzionatzen duen) eta nola muntatu behar den, era egokian erabiltzeko. 
4. Adierazi zein izan daitezkeen horrelako mekanismoen erabilerak, eta aipatu adibide batzuk. 
5. Mekanismo honi buruz, jarduera honetan ikusitakoa kontuan izanik, presta ezazue gelako beste kide guztiei egin beharreko aurkezpena: argi eta garbi adierazi espeka bat zer den eta nola funtzionatzen duen. 
Fitxategia: