Aplikazioak: egiturei

Aplikazioak: egiturei buruzko sintesi-jarduerak 
 
Egiturei buruz egindako azterketak eta jasotako informazioak zerbaitetarako balio izan duela frogatzeko da oraingo jarduera hau, aztertutako hori ulertu duzuela egiaztatzeko, alegia.  
 
• Hemen beheko ariketak eginez, erakuts ezazue aurreko jardueretan informazioa bildu eta gaia aztertu duzuela. 
1. ariketa 
Alboko marrazkian, banda apurtu zaion leihoa ikus dezakezue. Nolabaiteko konponketa egiteko, lokarri eusle bat erabili dute, baina konponketa egitean konponketa egin duenetako bat oso zabar ibili da, eta egin duenak ez du ezertarako balio. 
 
a) Zein dago ongi konponduta? 
b) Zer gertatuko zaio besteari? 
c) Aurreko jardueretan aztertutako zein egitura-forma erabili da lokarri hori jarri dutenean? 
 
2. ariketa 
Hor behean agertzen diren bi marrazkietan, bi bide-seinale ageri dira, baina horietako bat egin duena ez da oso fin ibili.  
 
Bere ahalegin guztia bide-seinalea ahalik eta sendoen jartzea bazen ere, alferrikako lanean aritu da. Beha iezaiezue ongi marrazki horiei, ikusi zein den egokia, eta adierazi zein den, zuen ustez, horren arrazoia. 
 
3. ariketa 
Alboan ikus daitezkeen irudi horiek, eraikuntzak sendotzeko prestatu diren osagaiak dituzte; marrazkiak binaka doaz, eta bikote bakoitzean bada eraikuntza bat bestea baino egokiagoa dena. 
 
a) 1. irudian agertzen diren bi marrazkietatik, zein da egokiena egitura sendotzeko? 
b) Zuen ustez, zergatik da eraikuntza hori bestea baino egokiagoa? 
c) 2. irudian, zein da eraikuntza sendoena? 
d) Zergatik? Arrazoitu zuen erantzuna.
Fitxategia: