Triangeluaren egitura

Eiffel dorreak, garabiek, elektrizitate-dorreek, zubiek, etxeetako aldamioek... denek dute eraikuntza osoari eusteko balio duen egitura- elementuren bat. Behatu eta analiza itzazue aipatu ditugun adibide horiek, bai eta antzeko beste hainbat ere.  
 
• Hor ageri diren eraikuntzetan, nabarmendu itzazue elementu eusle horiek marra batzuekin, ikusi zein motatakoak diren, eta adierazi nola gauzatzen duten euren euskarri-lana. 
 
Egiturak sendotzeko, badago beste era bat ere, oso ezaguna: irudi geometrikoen diagonalak erabiltzea.  
 
Laukizuzen formako egitura batean, esaterako, diagonalak jartzen baditugu, egitura barruan triangeluak osatuko ditugu, eta triangeluen egitura horrek sendotu egingo du laukizuzenaren egitura. 
 
Sendotze horren arrazoia triangeluaren egituran bertan dago, gainerako irudiak baino sendoagoa baita, berez; egonkorragoa, alegia (liburuetan edo entziklopedietan aurki dezakezu horri buruzko informazioa).  
 
Irudi geometriko gehienei, indar nahiko txiki baten eraginez, aldatu egiten zaie forma, hurrengo orrialdeko marrazkietan ikus dezakezun bezala. Hirukiaren kasuan, aldiz, indar handiagoa behar izaten da eragin hori sumatu ahal izateko. 
 
Kartoiz egindako egitura hauetan ikus dezakezunez, iltze batetik zintzilik jarriz gero, lauki formakoa deformatu egiten da, baina hiruki formakoa ez. 
Esan dugun hori zuek egiaztatuko duzue orain, argazkietan ikusten diren irudiak eraikiz.
 
 
Fitxategia: