Gurutzatze

Gurutzatze kommutadorea 
 
Motor bat erabiltzen dugun kasuetan, sarritan, motor horrek alde batera zein bestera biratzea nahi izaten dugu; hala izatea interesatzen zaigu: igogailuetan, garajeko ateetan, trenbideko langetan, esate baterako. Lehen egin dituzun hainbat ariketatan ikasitakoaren arabera, dagoeneko badakizu motor baten noranzkoa aldatzeko aski dela poloetako konexioak trukatzea.  
Poloen konexioak aldatzen hastea, ordea, ez da oso erosoa gertatzen sarritan egin behar bada. Horregatik, bada poloen konexioa aldatzen duen beste mekanismo bat. Horixe ikusiko dugu jarduera honetan. 
 
Begira iezaiozu alboko argazkian ageri den muntaiari, eta egizu zuk zeuk antzekoa. Frogatu zirkuituaren funtzionamendua, aztertu jarraian datozen galderen laguntzaz, eta atera ondorioak.  
 
 
 
Azterketa eta ondorioak 
1. Zer gertatzen da zuk egindako gurutzatze-giltza alde batera eta bestera mugitzen duzunean? 
 
2. Hemen behean daukazu egindako zirkuituaren eskema. Ingura ezazu biribil batez gurutzatze-kommutadorearen ikurra. 
3. Egindako saiakuntza eta azterketaren ondoren, zer ondorio ateratzen dituzu? 
 
4. Nolako erabilerak ote ditu aurreko jarduerako operadore horrek? Operadore hori erabiliz posible ote da lehen planteatu dugun arazoari erantzuna ematea, hau da, bonbilla bat hiru puntu desberdinetatik kontrolatzeko gai izatea?  
 
Begira iezaiozu ondorengo eskemari, eta azter ezazu zer gerta dakiokeen bonbillari gurutzatze-kommutadoreari edota kommutadoreetako bakoitzari eragiten diogunean. 
 
Azter ezazu zein kasutan egongo den zirkuitua itxita (eta bonbilla piztuta) eta zeinetan irekita (bonbilla itzalita). 
5. Gai al zara hor goiko eskeman adierazten den zirkuitua eraikitzeko? Ikus ezazu zein diren erabili behar dituzun operadoreak, nola elkartu behar dituzun, eta egizu muntaia.  
 
Ondoren, progatu egindako zirkuitua, eta idatzi saiakuntza antolatu aurretik espero zenuena gertatu den ala ez. 
 
6. Egindako saiakuntza eta azterketaren ondoren, zer ondorio ateratzen dituzu? 
 
7. Azterketa azken mugaraino eraman eta zeure buruari beste erronka bat egiteko prest al zaude?  
 
Orain arte ikusi dituzun operadoreak elkarren artean konbinatuz, lor ote daiteke bonbilla bat lau puntu desberdinetatik itzaltzeko eta pizteko zirkuitua osatzea? 
 
Nola egin daiteke hori? 
 
Ausartzen bazara, egizu zirkuitu horren eskema hemen behean, edo, bestela, jarraitu aurrera hurrengo jarduerarekin:
Fitxategia: