Solenoidea

Aurreko jardueretan egindako ikerketen ondorioak jaso ondoren, han ikasitakoa nola aplikatzen den aztertuko dugu jarduera honetan. 
 
Eraiki ezazue haril bat, hemen behean eta hurrengo orrialdean adierazten dizkizugun urratsei jarraituz, eta, jarraian, azter ezazue zertarako erabil daitekeen egin duzuen tresna hori. 
 
Prozedura 
Aurreko jarduera batean elektroimana egiteko erabili duzuen torlojua erabili ordez, harilaren gune moduan metalikoa ez den tutu huts bat erabiliko bazenute, harila edo solenoidea deitzen dena lortuko zenukete. Horretarako, aski da hari-txirrika edo errotulagailu baten tutua hartu, eta bertan haria biltzea.  
 
Gero, harilaren edo errotulagailuaren tutu barnean burdina gozoko torlojua edo iltzea sartuko bagenu, eta, aurrekoan bezala, harilaren bi hariak pilari konektatu, eraiki dugun elementu horrek iman baten portaera izango luke. 
 
 
Baina elektroimanaz gain, eraiki dugun operadore hau beste funtzio baterako ere erabil daiteke. Izan ere, burdina (torloju edo barratxoa) apur bat bakarrik sartuta jartzen baduzue harilaren ertzean, konektatzean barruraino sartuko da solenoidean, korronte elektrikoak sortzen duen eremu magnetikoa dela medio.  
 
Hor goiko argazkietan ikus dezakezue hori. Ea zuek egin ditzakezuen proba horiek (horrelako ikerketa bat antolatzeko asmorik baldin baduzue, behintzat).  
 
Azterketa 
1. Aurreko hori guztia kontuan hartuz, bururatzen al zaizue fenomeno hori teknologian erabili ahal izateko aplikaziorik? 
2. Baliagarri al zaizue zuen proiektu nagusirako? 
 
Ondorioak 
1. Jarduera honetan egindako lanak kontuan hartuz, zein ondorio aterako zenukete?  
2. Nolako erabilera praktikoa egin dezakezue jarduera honetan solenoideari buruz ikasitakoarekin? Eraikitze-teknikak liburuxkan aurkituko duzue operadore honen (solenoidea) erabilera praktiko baterako proiektua: sarraila automatikoa nola egin. 
Fitxategia: