Material metalikoak (II)

Material metalikoek, elektrizitatea eroateaz gain, beroa ere oso ongi eroaten dute.  
Material metalikoak ugari dira gure inguruan, askotan erabiltzen baititugu gizakiok. Batzuk aipatzekotan, honako hauek aipatuko genituzke: burdina, kobrea, zilarra, aluminioa, urrea, platinoa, zinka... Hain ezagunak ez diren beste batzuk ere aipa genitzake: magnesioa, merkurioa, beruna, sodioa, tungstenoa…  
 
Material metalikoen bi ezaugarriri buruz hitz egin dugu (beroarekiko eta elektrizitatearekiko eroankortasuna), baina beste batzuk ere badituzte: gehienak oso distiratsuak dira, gehienek (eztainuak, sodioak eta merkurioak izan ezik) fusio-tenperatura handiak dituzte, gehienak dentsitate oso handikoak dira… 
Bi metal edo gehiago, edo metal eta ez-metal bat nahastuz lortzen diren nahasteei aleazioak deritze, eta osagarri nagusia burdina baldin bada, burdin aleazioak. 
 
Metalek eta aleazioek antzeko ezaugarriak izaten dituzte. Nola bereizten dira, orduan, metal batzuk besteetatik?  Metalek eta aleazioek izaten dituzte, ordea, bereizten dituzten berezko ezaugarriak: indarrei eusteko erresistentzia, gogortasuna, elastikotasuna... 
 
Osa itzazue hor goian eskaini dizkizuegun datuak eskura ditzakezun informazio liburuetako datuekin, eta, ondoren, bete ezazue beheko taularen antzeko bat.
MATERIALA                     Aleazioa al da? OSAGAIAK               EZAUGARRIAK
Altzairua
Burdina
Latorria
Kobrea
Aluminioa
Beruna
Karbonoa
Eztainua
Brontzea                                           
 
 
Fitxategia: