Hainbat irudikapen
Hainbat irudikapen-eraren erabilera
Unitatez unitate, marrazketa egiteko hainbat irudikapen-era ikusi dituzue orain arte: krokisa, objektuari egindako bistak, Cavalieri perspektiba eta perspektiba isometrikoa, azkeneko honetan ikusi berri duzuena.
• Egin itzazue hemen behean proposatzen dizkizuegun ariketa hauek.
1. Irakaslearen laguntzaz, azter itzazue, denen artean, irudikapen-era bakoitzaren ezaugarri nagusiak.
2. Marraz ezazue alboko pieza, goian aipatu ditugun teknikak erabiliz.
Krokisa
Bistak
Cavalieri perspektiba
Perspektiba isometrikoa
3. Marraz ezazue alboko pieza, adierazpen grafikorako honako teknika hauek erabiliz: krokisa, objektuaren bistak, Cavalieri perspektiba eta perspektiba isometrikoa.
Krokisa
Bistak
Cavalieri perspektiba
Perspektiba isometrikoa
Fitxategia: