Perspektiba isometrikoa (II)

Perspektiba isometrikoan marrazkiak egiteko lagungarri oso egokia izan daiteke lehen, Eutsi, eutsi! unitate didaktikoan, ahokatze-metodoari buruz eman genizkizuen azalpenak. Komenigarria litzateke haiek berriz, eta arretaz osoz, irakurtzea. 
 
Edozein irudiren perspektiba marrazteko garaian, prismaren barruan kokaturik dagoela pentsatuko dugu. Marrazkia egiteko, ahokatze-metodoan egin ohi den eran, prisma hori irudikatuko dugu lehendabizi, metodo horren oinarria hori baita, hain zuzen. 
 
Hurrengo pausoa, objektua barruan daraman (daramala irudikatzen dugun) prisma hori marraztea izango da, eta, gero, marrazkia osatzen joango gara pausoz pauso. Hemen beheko adibidean ikus dezakezue hori: 
Perspektiba isometrikoan marrazkiak egiten trebatzen jarraitzeko aplikazio-jarduera duzue hau.  
 
Lehenengo fasean, pieza daukan prisma marraztu behar duzue, perspektiba isometrikoan marrazteko erabili ohi den sarean (isometrikorako paper berezian). 
 
Ondoren, eta bigarren fasean, piezaren perspektiba isometrikoa egin behar duzue, marrazten ari garen pieza hasieran egin dugun prisma horren barrenean sartuta. 
 
Marraz itzazu, hemen behean, hiru ariketetan proposatzen dizkizuegun pieza horiek, perspektiba isometrikoan, ahokatze-metodoa erabiliz. 
 
1. ariketa 
2. ariketa 
3. ariketa 
Fitxategia: