Perspektiba isometrikoa

Perspektiba isometrikoan marrazteko bi bide dauzkazue: 
 
1. Paper normalean marrazten hasiz gero, erregela eta kartaboia beharrezkoak izango dituzue. Gogoratu zein diren kartaboiaren angeluen balioak: 30 ° batek eta 60 ° besteak. 
Ikus ezazue hemen alboko marrazkian nola erabili behar den kartaboia prisma marrazteko. Erreparatu kartaboien eta prisma horren koloreei, eta horrek erakutsiko dizue nola erabili. 
 
2. Paper isometrikoa erabiliko duzue. Lehen ikusi duzuen bezala, paper mota hori erabiltzeak asko errazten du perspektiban marrazteko lana. 
 
Dena dela, eta bigarren bide hori erabat baztertu gabe, komeni zaizue lehenengo eran trebatzea, perspektibarako paper mota hori eskuratzea ez baita beti erraza izaten, eta marrazkiak perspektiba isometrikoan marrazten ikastea oso komenigarria izango baitzaizue. 
 
Aurreko informazioa erabiliz, ariketa bat egitea proposatzen dizuegu aplikazio-jarduera honetan.  
 
Irakur itzazue arretaz aurreko lerroetan ematen diren azalpenak, eta marraz ezazue prisma bat erregela eta kartaboia erabiliz. 
Fitxategia: