Bistak identifikatu eta marraztu
Objektuen proiekzioak eta bistak zer diren ikasten eta sakontzen jarraituko duzuE jarduera honetan ere.
Hemen alboan, pieza bat ageri da marrazturik, perspektiban, eta erpin bakoitzari letra bat ezarri diogu, ikus dezakezuenez. Ikusten ez den erpin bakarra E letrarekin izendatu dugu.
• Egin itzazue proposatzen dizkizuegun ariketak.
1. ariketa.
Hauxe egin behar duzue ariketa honetan: hor beheko marrazkian ageri diren bistetako erpin bakoitzari dagokion letra ipini.
2. ariketa.
Egin itzazue falta diren bistak eta izenda itzazue erpinak. Lan hori egiterakoan, kontuan izan bistaren erpin baten atzean beste erpin bat egon daitekeela ezkutaturik. Horrelakorik gertatzen bada, bi letrak adierazi behar dituzue
Fitxategia: