Bisten izenak

Objektu baten bisten izenak 
 
Gogoratzen al dituzue objektu bat irudikatzeko erabiltzen ditugun sei bisten izenak? Ahazturik bazenituzten ere, hemen azpian jarri dizkizugu gogoratzeko: 
 
Aurreko bista Atzeko bista 
Ezkerreko bista Eskuineko bista 
Goiko bista Beheko bista 
 
• Egin itzazue hemen proposatzen dizkizuegun ariketak. 
 
1. ariketa. Aurreko jarduerako irudian, idatz ezazue proiekzio bakoitzaren alboan bista horri dagokion izena. 
 
2. ariketa. Bigarren ariketa honetarako, imajina dezagun aurreko jarduerako kubo hori hurrengo irudian ageri den bezala zabaltzen dugula. 
 
Ikus dezakezuenez, kuboa erabat zabaltzen denean, planoek –kuboaren aurpegiek– gurutze tankerako irudi bat sortzen dute, eta irudi horretako laukietan agertzen dira bistak. 
 
Zabaldu ondoren, horrela geratuko lirateke kuboaren aurpegi horiek eta bakoitzean marraztutako proiekzioak: 
 
Aurreko orrialdean objektu baten bistak nola kokatzen diren ikus dezakezue.  
 
Erdian, aurreko edo aurretiko proiekzioa egongo da. Aurreko bista horren gainean agertzen dena beheko bista da, eta haren behean agertzen dena, berriz, goiko bista.  
 
Aurreko edo aurretiko bistaren ezkerrean dagoena, objektuaren eskuineko bista da, eta eskuinean marraztuta dagoena, berri, objektuaren ezkerreko bista. Eskuin-eskuinean ageri den bista, atzeko bista da. 
 
Dena dela, hor goiko guztia eta orain arte bistei buruz ikusitakoa errazago ulertuko duzue adibide batekin. Begiratu azpiko argazkiei, eta bista bakoitzaren kokapenaz jabetuko zarete.
Fitxategia: