Objektuaren bistak

Perspektibaren efektua nondik norakoa den ulertzeko, begira iezaiozu hor alboko marrazkiari, eta gure begiaren funtzionamenduarekin lotuta doan zerbait dela ikusiko duzu. Gure begi-ninia zeharkatuz, kristalinoan fokatu eta erretinan irudikatzen ditugu (askoz txikiagoak) ikusten ditugun objektuak. 
 
 Objektu bat zenbat eta hurbilago egon, orduan eta gure ikusmen-angelu handiagoa hartuko du. Objektu hori bera urrutirago dagoenean, angelu txikiagoz ikusiko dugu. Horregatik, etxe bati edo eskultura bati urrutitik begiratu behar diogu bere osotasunean ikusteko.  
 
 Bistak egiteko garaian, ordea, ez dugu gure begiak egiten duen bezala funtzionatzen. Bistak egiterakoan, pentsatu behar dugu objektuak beti angelu beraz ikusten ditugula, eta neurri berekoak direla hurbil edo urruti egon, gure begietara iristen diren erreferentziazko izpiak izango balira bezala.  
 
 Jo dezagun aztertu nahi dugun objektu bat (egurrezkoa izan daiteke) esku artean dugula, eta ondo behatu ondoren, hurrengo orrialdean marraztu dugula pieza hori, eta hiru egoeratan marraztu dugula, gainera.  
 
 Marrazkietan ikus dezakezunez, alde guztiak koloreztatuta dauzka eta baliagarria izango zaizu bistak zer diren eta nola marrazten diren ikasteko. Ikus dezagun orain, pieza jakin hori dugula oinarri, nola marrazten diren piezaren bistak.  
 

 Hemen alboan duzun irudiak erakutsiko dizu nola egiten den aurretiko bista. 
 
 Pentsatu beti, bista egiteko, gezia dagoen tokian jarriko genukeela geure burua, hortik begiratuko geniokeela eta ez ahaztu izpiek (proiekzioko marrak) beti paraleloak izan behar dutela. 
 
 Hemen alboko irudi honetan goitiko bista nola marrazten den adierazi dizugu. Kontuan hartu aurretiko bistak ere marraztuta jarraitzen duela, aurreko ariketaren jarraipena baita hau. 
 
 Irudi honetan, berriz, ezkerretiko bista nola marrazten den duzu adierazita. Aurreko bi bistak ere hor agertzen dira, aurreko ariketen jarraipena baita hau ere. 
 
 Lehenago jasotako informazioa kontuan edukiz, ikasitakoa erabiltzeko garaia iritsi zaizu oraingoan. 
 
 • Hemen beheko irudian agertzen den piezaren bista egitzazu.
 
 
 
Fitxategia: