Proiektuaren plano

  Proiektuaren plano teknikoa 
  
  Proiektuaren zirriborroa oinarri duzuela, proiektuaren plano teknikoa egiteko trebatzen hasi behar duzue, aurreko unitateetan aritu zareten bezala. Plano teknikoak egiteko, hainbat gauza ikasi behar dira, eta unitatez unitate ikasten joango gara. Unitate didaktiko honetan, hauek landuko ditugu: objektuaren bistak, krokisa eta eraikuntzarako plano teknikoa. 
  
  Jarduera honetan, objektuaren bistekin hasiko gara. 
  
  Objektuaren bistak 
  Marrazketa teknikoa oinarri duen sail honetan, aurreko unitateetan bistei buruz egindako ikasketekin jarraitu behar dugu. Ikasketak errazteko, eta errazetik hasteko, aurreko unitatean eraiki zenuten lehenengo pieza erabiliko dugu berriz ere.  
  
  Hona hemen, berriro ere, marrazki horiek. Gogoratu piezaren alde bakoitzari kolore bat eman geniola proiekzioak errazago identifikatzeko. Ikusten ez den alde bakarra behekoa da (eta horren proiekzioak zuriz azalduko dira).
Ohiturari jarraituz, geziaren bidez adieraziko dugu zein den aurreko aldea. 
  
  • Pieza eskuetan hartu, eta aldez alde, aurpegiz aurpegi, erlaziona itzazue aurpegi horiek marrazki hauetako koloreekin.
Fitxategia: