Plano inklinatuen errepresentazioa

  Pieza zilindrikoak, ezkutukoak eta plano inklinatuak aipatu genituen bistak egiteko zailtasun nagusiak adieraztean. Plano inklinatuei dagokie txanda orain. 
 
 • Plano inklinatuak dituzten bi pieza hauen zenbait bista egiteko proposatzen dizugu ondoren datozen bi ariketetan. 
 
 1. ariketa. Hor goiko marrazkietan ageri diren bi piezen aurretiko bistak egiten hasi da marrazkilaria, baina amaitu gabe utzi ditu. Bista horiek osatzeko, urrats hauek eman behar dituzu: 
 
 a) Pieza bakoitzean plano inklinatuaren lau erpinak zenbaki banaz izendatu. 
 b) Izendatutako erpin horien kokapena adierazi bistetan. 
 c) Lerro zuzenez elkartu puntu horiek, plano inklinatuaren irudia osatzeko. 
 
 2. ariketa. Oraingoan gauza bera egin behar duzu goitiko bistak egiteko. Konturatuko zaren bezala, planoaren adierazpena ez da aurrekoan bezalako izango.
Fitxategia: