Proiektuaren plano teknikoa

Proiektuaren zirriborroa oinarri duzula, proiektuaren plano teknikoa egiteko trebatzen hasi behar duzu, aurreko unitatean aritu zaren bezala. Plano teknikoak ondo egiteko, unitatez unitate ikasten joango zaren hainbat gauza jakin behar dira. Unitate didaktiko honetan landuko ditugunak hauek izango dira: diseinua, sistema diedrikoa, bisten eta perspektibaren arteko bereizketa, bisten errepresentazioa eta akotazioa. Jarduera honetan diseinuarekin hasiko gara. 
 
Diseinua 
Zure proiektua gauzatzen hasi aurretik, eraiki nahi duzunaren diseinua egin beharko duzu. Diseinu bat egiteko badira batzuetan oso kontuan edukitzen ez ditugun eta beti errespetatu beharko genituzkeen hainbat puntu: zein ordena logiko jarraitu behar dugun diseinua ondo egiteko; lana taldean egiten bada, lanen banaketa nola egin behar den...  
 
Horregatik, hemendik aurrera, diseinua egiteko garaian gauza hauek guztiak kontuan hartuko ditugu eta hainbat pauso eman. Diseinua egiteko erabil dezakezun eredua honelakoa izan daiteke: 
 
PAUSOA                PAUSO HORRI DAGOKIONA 
1                            Zer egin behar den erabaki. Ideiak lortzeko hainbat ariketa mota egin daitezke: taldean eztabaidatu (ideia zaparrada), aurrez (eta etxean) pentsatu, aurrez ezagutzen ditugun proiektu txikiagotan oinarritu… 
 
2                            Aurreko pausoan jasotako ideiak kontuan izanik, zeuk prestatu zeure diseinua. 
 
3                            Taldekide guztien artean eztabaidatu, arrazoituz, diseinu bakoitzaren abantailak eta akatsak, eta egokiena hautatu. 
 
…                            … 
 
Zer egingo dugu? 
 
Norberaren diseinua (zirriborroa)  
 
Taldeak hautatutako diseinuari buruzko informazioa eta aukeraketa hori egiteko izan dituzuen arrazoiak.
Fitxategia: