Akotazioa
Objektuak nolakoak diren eta horiek zer neurri duten jakiteko, hainbat adierazgarri jartzen dira objektu horren bistetan.
Lehen aipatu dugu, esaterako, simetria edo errotazio-ardatza (marra luze eta puntuz osatutako lerro etena) ipintzen dela irudi zilindrikoen ardatza adierazteko.
Aipatu dugu, baita ere, marra laburreko lerro etena erabiltzen dela ezkutuko lerro edo planoak adierazteko.
Orain neurriak adierazteko, kotak aipatu eta aztertuko ditugu. Lerro mehe horiek (kota- lerroak) bi gezi txiki izaten dituzte ertzetan, eta bakoitzak zenbaki bat gainean: akotazioa. Zenbaki horrek objektuak leku horretan duen neurria adierazten du.
Neurria nondik nora iristen den adierazteko, iruditik kanpo ateratzen diren marra meheak marrazten dira: kota-lerro laguntzaileak.
Hemen alboko marrazkian, objektuaren irudiaren alboan, akotaturik dauden bista pare bat ikus ditzakezu.
Araudia
Akotazioak ezin daitezke edozein eratara ipini. Kotak eta kota-lerroak behar bezala ipintzeko, arau batzuk daude, eta arau guztiak ikastea gehiegi bada ere, ondo legoke orain horietako zenbait ikasten hasiko bazina.
1. Bista bateko ertzeko lerroa inoiz ez erabili kota-lerro moduan.
2. Akotazioak kotari (kota-lerroari) paralelo joan behar du beti.
3. Kotak kokatzen hastean, lehenengoak ertzetik 8 mm-ra joan behar du eta gainerakoek aurrenekotik distantziakide.
4. Akotatzen den irudiko ertzei paralelo marraztu behar da kota, eta ertz horri berari perpendikular joan behar dute kota-lerroek.
5. Ez kotek, ez kota-lerroek ez dute elkar gurutzatu behar, eta ezta bistako ertzekin edo marrekin ere.
6. Zirkunferentzia bat akotatzeko, haren diametroa adierazi behar da beti (eta ez erradioa), baina, kontu, inoiz ez adierazi kota ardatzaren gainean.
7. Zilindro baten diametroa adierazteko, akotazioaren zenbakiaren aurretik diametroaren ikurra (ø) jarri behar da beti eta guztia ardatzaren alde batean idatzi.
• Ondoren, zazpi ariketa aurkezten dizkizugu agertzen diren zazpi arauak aztertzeko baliagarriak izango zaizkizulakoan. Kasu bakoitzean aipatzen den araua ondo aztertu, eta ikusi zein den behar den bezala akotaturik dagoen irudia.
1 ariketa. Bista bateko ertzeko lerroa inoiz ez erabili kota-lerro moduan.
2 ariketa. Akotazioak kota- lerroaren paralelo joan behar du beti.
3. ariketa. Kotak kokatzen hastean, lehenengoak ertzetik 8 mm-ra joan behar du eta gainerakoek aurrenekotik distantziakide.
4. ariketa. Akotatzen den irudiko ertzei paralelo marraztu behar da kota, eta ertz horri berari perpendikular joan behar dute kota-lerroek.
5. ariketa. Ez kotek, ez kota-lerroek ez dute elkar gurutzatu behar, eta ezta bistako ertzekin edo marrekin ere.
6. ariketa. Zirkunferentzia bat akotatzeko, haren diametroa adierazi behar da beti (eta ez erradioa), baina, kontu, inoiz ez adierazi kota ardatzaren gainean.
7. ariketa. Zilindro baten diametroa adierazteko, akotazioaren zenbakiaren aurretik diametroaren ikurra (ø) jarri behar da beti, eta guztia ardatzaren alde batean idatzi.
Fitxategia: