Krokisa marraztu

Objetu baten krokisa marraztu 
 
Aurreko jardueran agertzen zen informazioa jaso ondoren, orain, beti egin ohi dugun bezala, ikasi duzuena praktikan jartzeko unea iritsi zaizue. Horretarako, egin itzazue aplikazio-jarduera honetan proposatzen dizkizuegun ariketak. 
 
• Egin itzazue hemen behean proposatzen dizkizuegun hiru ariketak. 
 
1. ariketa 
Zure gelan izango duzue krokis bat egiteko egokia den zerbait (irakaslearen mahaia, arasa...). Krokis hori egiterakoan, erabil ezazue arkatza baliabidetzat, lehenago aipatu dugun bezala. 
 
2. ariketa. 
Krokisak eginez ikasiko duzu3 ondoen –eta horixe da, gainera, bide bakarra– nola egiten diren krokisak; baina gauza guztietan bezala, badira hemen ere nolabaiteko trikimailuak. Orain erakutsiko dizkizuegu horietako pare bat.  
 
Lehenengo trikimailua objektu simetrikoekin erabil daiteke. Horrelako objektuen krokisa egiteko, simetria-ardatza marrazten da lehendabizi. Ondoren, alde batean neurriak markatzen dira, eta beste aldean, puntu simetrikoak aurkitzen dira neurri horiek erabiliz. Azken pauso moduan, silueta edo profila marrazten da. 
 
Bigarren trikimailua biribilak egiteko erabiltzen da. 
 
Biribil bat marrazteko, biribila doi-doi sartuko den lauki bat marrazten da lehenengo. Lauki horren simetria-ardatzak marrazten baditugu, errazago egingo dugu biribila. Hona hemen biribila marrazteko beste era bat: lau bat ardatzetan (ikurrinaren moduan antolatuta) hartzen dira bi aldeetara biribilaren erradioen neurriak, eta puntu horiek elkartuz lortzen da marraztu nahi dugun biribila. 
 
3. ariketa. 
Eskua krokisak egiten trebatzen hasteko, adierazi dizkizuegun trikimailuak erabiliz, beheko grafikoan ageri diren bi bistak kopia ditzazuela proposatzen dizuegu.
Fitxategia: