Plano ezkutuen

  Bisten errepresentazioa 
  
  Objektu bat hartu eta hainbat lekutatik begiratzen diogunean, bistak marrazteko behaketak egiten ari garelako, esate baterako, objektu horren zenbait ertz, puntu edo plano desagertu egiten dira gure bistatik, eta beste batzuk, berriz, agertu. 
  
  Hona hemen hori garbi ikusteko adibide bat: jo dezagun podium baten antzeko pieza bat dugula. Lehenengoarentzat besteak baino altuagoa den leku bat dugu, bigarrenarentzat pixka bat beherago, eta hirugarrenarentzat hiruretan beherena. 
  
  Hemen beheko marrazkian ikus dezakezu pieza hori (podium hori) eta nola marraztuko genukeen pieza horren aurretiko bista. 
 
  
  Hor goiko marrazkian ikus dezakezunez, aurretiko bistaren errepresentazioak ez du inolako zailtasunik, baina zer gertatzen da ezkerretiko eta eskuinetiko bistak egiterakoan? 
  
  Ezkerretiko bista egiterakoan, 3.ari eta 1.ari dagozkien mailak bakarrik ikusiko genituzke (2.ari dagokiona 1.aren atzean geratuko litzateke). Era berean, eskuinetikoa egiterakoan, 2.ari eta 1.ari dagozkien mailak bakarrik ikusiko genituzke (3.ari dagokiona 1.aren atzean geratuko litzateke). Ikusten ez diren plano horiei plano ezkutu deitzen zaie eta bistetan marra laburrez egindako lerroz adierazten dira (lehen aipatu dugun bezala). 
  
  Hemen beheko irudietan ikus ditzakezu piezaren hiru bista horiek: 
  
  Aurreko informazioaz baliatuz eta orain arte ikasitakoa kontuan izanik, aplikazio hau proposatzen dizugu bisten marrazketan trebatzeko. 
  
  • Hemen beheko marrazkietan aurkezten dizkizugu bi objektu eta bakoitzari dagozkion bistak. Bista horiek osatu gabe daude eta saia zaitez falta diren plano ezkutuak adierazten dituzten lerro marradunak egiten. 
Fitxategia: