Objetuen marrazketa

Nola marraztu objektuak hiru dimentsiotan 
 
Jadanik badakizue eskuz nola marrazten diren ahokatze-metodoa (hiru dimentsiotan) erabiltzeko ohikoak diren prismak.  
 
Oraingoan, eta prisma horiek erabiliz, piezen eta objektuen irudiak nola egiten diren aztertuko duzue. 
 
• Jarraian adierazten dizkizuegun urratsei jarraituz, has zaitezte hiru dimentsiotako marrazkiak egiten ahokatze-metodoa erabiliz. Hasteko, hemen duzue adibide bat. 
 
Urratsak 
1. Marraztu beharreko objektuaren irudia egin. Zirriborro bat nahikoa da. 
2. Objektu horren neurrien araberako prisma bat egin behar duzuela kontuan izanik, imajina ezazue kaxa hori, marraztu behar duzuen objektua barruan duela. Gogoan izan marraztu behar dugun objektuak kaxa horren barruan justu-justu sartuta geratu behar duela. 
3. Marraz ezazue paperean zuen buruan irudikatu duzuen prisma hori, objektuari dagozkion neurriekin eginda. 
4. Marraztu berria duzuen prismaren barrenean, marraztu objektua (ondo ahokaturik –justu-justu sartzen dela–, neurriak errespetatuz). 
5. Osa itzazue egin berria duzuen marrazki horren xehetasunak, eta ezaba itzazue soberan dauden marrak. Egina dago marrazkia. 
 
Adibideak 
Hemen behean dituzue ahokatze-metodoa nola erabili behar den argituko dizueten bi adibide: liburua eta txakurraren txabola nola marraztu erakusten dute.  
Fitxategia: