Objetuak hiru dimentsiotan
Ahokatze-metodoarekin erraztu egiten da objektuen irudiak marraztea, baina ariketa asko egitea da horretan trebatzeko modurik onena. Zenbat eta ariketa gehiago egin, orduan eta errazagoa irudituko zaizue metodo horren bidez marrazkiak egitea, eta gero eta hobeto aterako zaizkizue marrazki horiek.
Hemen behean ikus dezakezue nola egin daitezkeen marrazki horietako batzuk: maleta eta txalupa. Arretaz handiz jardun behar da objektuak dituen neurrien araberako irudia marrazteko; hau da, egindako irudi horrek benetakoaren proportzioak eduki ditzan.
Aurreko jardueretan, batetik, ahokatze-metodoa erabiltzeko lehenengo urratsak egin dituzue (53. jarduera), eta, beste aldetik, teknika horri buruzko informazioa jaso (54. jarduera). Jarduera honetan, ikasitako gauza horiek guztiak aplikatu behar dituzue.
• Orain arte ikasitakoa aplikatuz, eta ahokatze-metodoa erabiliz, marraz itzazue hiru dimentsiotan zuen inguruko hainbat objektu: arkatza, zorrozkailua, aulkia (bizkarduna edo bizkarrik gabea), erremintaren bat…
Fitxategia: