Marrazketa-tresnak egoki erabiltzea

Zenbait marrazki eskuz egin dituzu, eta, hain zuzen, zirriborro horiek egoki egiten ikastea oso baliagarria izango zaizu proiektu baten zirriborroak marrazteko; baina behin betiko marrazki zehatzak eta txukunak egiteko, marrazteko tresneria erabil behar duzu ezinbestean.  
 
Beraz, marrazteko tresna ohikoenak (konpasa, erregela, eskuaira, kartaboia…) ezagutzen hasi beharko duzu, eta tresna horiek egoki erabiltzen ikasi.  
 
Marrazketako tresnak ezagutzeko, liburuetara edo irakasle eta gurasoengana jo zenezake, baina tresnak egoki erabiltzeko era bakarra beraiekin marrazkiak egitea da. Jarduera honek emango dizu horretarako aukera.  
 
Jo dezagun marrazkiko eraikuntza horiek eguzki-argia atzeko aldetik jasotzen dutela, eta itzalak sortzen direla. Aurreko alde guztia, beraz, ilunduta egongo litzateke, eta iluntasun hori adierazteko, eraikuntzaren alde hori guztia marraz beteko dugu.  
 
Kontuan izan puntu hauek: 
1. Marra guztiek paraleloak izan behar dute (eskuaira eta kartaboia erabili marrazteko). 
2. Marra batetik bestera 2-3 mm-ko tartea utzi behar da. 
 
• Hor beheko marrazkia osatzea proposatzen dizugu, orain arte esandakoa kontuan hartuz eta marrazketako ohiko tresnak erabiliz.
Fitxategia: