Bisten kokapena sistema europearrean

 Aurreko unitate didaktikoetan aritu zarete bistak zer diren eta nola marrazten diren aztertzen. Beharbada, harriturik geratuko zineten bisten irudiekin eta bista horiek kokatzeko erabiltzen den erarekin.  
 
Izan ere, bisten kokapena ez da berbera izaten toki guztietan. Esate baterako, sistema europarrak eta sistema amerikarrak ez dituzte berdin kokatzen bistak. Europarrak garenez, gure kontinentean erabiltzen den sistema eta horren zergatia argitzen saiatuko gara. 
 
Aurreko unitateetan egindako lanetatik gogoratuko duzue sei bista bereizten genituela objektu bakoitzeko, eta bista izena badaramate ere, ez dutela zerikusi handirik begiak ikusten duenarekin; objektuaren proiekzioak dira. 
 
Sistema europarrean honela lortzen dira bistak: objektua kubo baten barruan kokaturik dagoela irudikatzen da, eta begiratzen diogun aldearen atzeko paretan proiektatzen dela imajinatzen dugu, beheko irudian ikusten den bezala.
Fitxategia: