Objetuak hiru dimentsiotan

Marraztu behar duzuen objektua (hegazkin bat, esate baterako), orain artekoak baino konplexuagoa baldin bada, objektu hori zatikatuz eta zati bakoitza kaxetan ahokatuz (justu-justu sartuz) egin dezakezue. Ondoren, kaxa bakoitzarekin, aurreko jardueretan adierazitako urratsei jarraitu, eta, azkenean, zati guztien artean pieza bakar baten irudia osatu. 
 
 Gauzak hitzez baino irudiz argiago ulertzen direnez, hona hemen egin dezakezuenaren adibide bat. 
 
 Jasotako informazioa kontuan hartuz, egin ezazue honako ariketa hau. 
 
 • Hemen alboan ageri den kamioi horren irudia marraztu behar duzue, ahokatze-metodoa erabiliz, noski.
Fitxategia: