Eraikuntzaren garapena

Iritsi zaizue proiektua gauzatzeko garaia: eraiki egin behar duzue. Atalarekin hasi aurretik, hainbat gauza eginak zenituzten: informazioa jasota, diseinua eginda, lana antolatuta… Horrenbestez, eta beharrezko materialak eta osagaiak eskura izango dituzunez, eraikuntza-lanari ekiteko moduan zarete.  
 
Eraikuntzaren gorabeherak 
 
Proiektua eraikitzen ari zaretela, ziur egon oztopoak, zailtasunak, aldaketak eta hamaika gorabehera izango dituzuela. Horregatik, eraikitzen ari zareten bitartean, eraikuntza nola doan ebaluatu eta egiaztatu behar duzue, zuek jarritako helburuetarako balio duen ala ez ikusteko.  
 
Lehen proiektu nagusia izanik, ez zaizue dena pentsatuta bezala aterako, eta eraikitzen ari zareten heinean arazoak izan ditzakezue. Gorabehera horiek bideratzea da jarduera honen helburu nagusia. 
 
• Eraiki ezazue proiektua, eta ondoren, komenta itzazue, idatziz, hemen behean jartzen dizkizuegun puntu hauek. 
 
1. Zein izan dira oztopo nagusiak? Nola gainditu dituzue? 
2. Zer gauza alda daiteke proiektua hobetzeko (materiala, neurriak…)? 
3. Hurrengo proiektu baterako kontuan hartu beharreko gauzak. 
 
PROIEKTUAREN TXOSTEN TEKNIKOA 
Eraikitze-lanetan gertatu diren gorabeherak, eta egindako aldaketak edo hobekuntzak
Fitxategia: