Piezak elkartzeko
Piezak elkartzeko moduak edo teknikak
Gogoratu fabrikazio-teknikak eta erremintak aztertu ondoren, materialak lantzen, piezak osatzen eta prestatzen aritu garela. Baina pieza horiek lotu egin behar ditugu, pieza handiago eta osoago bat osatzeko. Nola egin? Nola elkartu atal horiek?
Lehenengo bururatzen zaiguna kola edo lekeda da. Baina kontua ez da hor amaitzen, kola mota asko baitaude: zenbait kolaren bidez material batzuk bakarrik elkar daitezke (eta gainerakoak ez), beste kola mota batzuek baldintza bereziak behar izaten dituzte erabiltzeko…
Hori guztia ondo aztertzeko duzue ikerketa-jarduera hau.
• Hiru ariketatan banatutako jarduera honetan, hauxe eskatzen dizuegu: 1) Bil ezazue zenbait kolari edo lekedari buruzko informazioa. 2) Egin ezazue eskatzen dizuegun pieza, aurrez prestatu zenituztenak erabiliz. 3) Azter ezazue nolakoak diren zuek egindako lotura horiek.
1. ariketa. Azter itzazue aipatzen ditugun kola motak (gehiago ere bai, nahi izanez gero), eta jaso emaitzak beheko taulan.
KOLA MOTA BALDINTZAK (zer materialekin erabili) ERABILTZEKO ERA
Kola solidoa (barran) Paperak itsasteko balio du Barra paperean igurtzi. Paper kolatua beste paper batekin elkartu.
Kola zuria Ukipen-kola
Beroarekin urtzen den kola (termo-urkorra)
2. ariketa. Bigarren ariketa honetan, hauxe duzue egin beharreko lana: aurreko jardueretan egindako piezak erabili, eta hurrengo orrialdeko irudiak eskatzen duen eran elkartu; ea osatzen duzuen hor agertzen den pieza.
Pieza txikiak elkarren artean lotzeko, hurrengo orrialdeko taulan agertzen diren lotura motak erabiliko dituzue (pieza-bikote bakoitzarentzat adierazita dagoena), eta 3. ariketarako utziko duzue lotura horien azterketa egitea.
PIEZAK LOTURA MOTA
1-2 Ukipen-kola
1-3 Beroarekin urtzen den kola
1-4 Gabila
2-3 Kola zuria
2-4 Edozein kola mota
3. ariketa. Azter itzazue aipatzen ditugun lotura mota horiek (nahi izanez gero, lotura mota gehiagorekin egin ikerketak) eta jaso emaitzak. Egindako lanari eta gaiari buruzko ondorioak ateratzeko, gida egokia izan daiteke honako galdera hauei erantzutea.
1. Pieza txikietan egin dituzuen zuloak bat al datoz lotura egindakoan? Parean ez badatoz, zergatik izan daiteke? Esplikatuko al zenukete?
2. Nola geratu dira pieza txikiak pieza handia osatzeko elkartu dituzuenean? Koskarik geratu al da pieza horien artean?
3. Zer egin dezakegu hori ez gertatzeko?
4. Elkarketa motak aztertzen badituzue, ikus dezakezue lotura guztiak ez direla izaera berekoak, badela errazago egiten den lotura motarik. Zein eta zergatik?
5. Oharrak
Fitxategia: