Eraiketa eta eraiketaren

Eraikitze-lana eta eraikitze-lanaren gorabeherak 
 
Aurreko ataletan egindako azterketa eta lan guztien ondoren, proiektua gauzatzeko garaia iritsi zaizue: proiektu hori eraiki egin behar duzue. Proiektuari buruzko hainbat gauza eginak zenituzten atal hau lantzen hasi aurretik: informazioa jasota, planoak eginda, lana antolatuta… Horrenbestez, eta beharrezko materialak eta osagaiak eskura izango dituzuenez, eraikitze-lanari ekiteko moduan zarete. 
 
• Eraiki ezazue proiektua, eta ondoren, komenta itzazue idatziz, txosteneko hurrengo orrialdean, proiektua eraikitzeko lanetan izan dituzuen zailtasunak, diseinuan egin behar izan dituzuen aldaketak eta aipagarri iruditzen zaizkizuen beste gorabehera guztiak, oso baliagarri izango baitzaizkizue hurrengo proiektuetarako.
Fitxategia: