Materialak elkartzeko moduak
Gogoan izan beti informazioa biltzearen atal hau zuen proiektua egiteko aurrerapauso bat besterik ez dela; fabrikazio-teknikak eta erremintak aztertu ondoren, materialak landu, piezak osatu eta zuen proiektu hori prestatu behar duzuela.
Baina proiektu hori gauzatzeko, piezak lotu egin behar dira. Nola egin? Nola elkartu atalak?
Arazoa ez da, beraz, proiektu hori egiteko zer material erabiliko dugun aztertzea bakarrik; konpondu beharreko beste kontu bat ere badugu: nola lotuko edo itsatsiko ditugu piezak bata bestearekin?
Elkartzeko, itsasteko, lotzeko… gaiei buruz ari garenean, lehenengo bururatzen zaiguna kola da, gai hori baita egokienetakoa esku artean ditugun materialak (papera, kartoia, kartoi mehea) elkartzeko.
Kola aukeratzekoan dator, ordea, zalantza sortzen zaigu, kola guztiak ez direlako mota berekoak eta kola mota asko daudelako: kola solidoa (barran etortzen dena), kola zuria, ukipen-kola…
Kola horietako batzuk paperarentzat edo kartoi mehearentzat dira egokiak; beste batzuk, berriz, kartoiarekin erabiltzeko dira aproposagoak.
Jarduera honetan jasotako informazioari, gehitu iezazkiozue kolei buruzko datuak, liburu edo entziklopedietan begiratuz.
Mozteko erabiltzen diren erremintak: guraizeak, kuter-labana...
Atal honen lehenengo zatian, operadore teknologikoak aztertu dituzue; gero, materialei eta fabrikazio-teknikei buruz aritu zareta; baina oraindik ere baduzue aztertu beharreko beste puntu bat: zuen proiektua gauzatzeko erabili behar dituzuen erremintak zein izan daitezkeen erabakitzea.
Unitate honetan erabiliko dituzuen materialak papera, kartoi mehea eta kartoia izango dira, behin baino gehiagotan aipatu dugun bezala, eta material horiek mozteko, hainbat tresna erabil dezakezue. Zuek, seguru aski, guraizeak eta kuter-labana erabiliko dituzue.
Eraikuntza-teknikak izeneko liburuxkara joaten bazarete, erreminta horiei buruzko informazioa jaso dezakezue: horietako bakoitzaren ezaugarriak, erabilera…
Ez ahaztu inoiz erreminta horiek mozteko erremintak direla, eta jarraitu beharreko segurtasun-arauei jarraitzen ez badiezue, min handia har dezakezuela.
Aurrez jaso duzue mozteko erabiltzen diren erremintei buruzko informazioa, baina tresna horiek hobeto ezagutzeko, egokia litzateke nolakoak diren eta nola funtzionatzen duten ikertzea.
Horretarako da jarduera hau.
Kontu izan sintesi-jarduera bat dela, eta mozteko tresnei buruzko informazio zehatza eta laburra bildu nahi dugula bertan: nolakoak diren erreminta horiek, zertarako erabiltzen diren (zer funtzio duten), nola funtzionatzen duten, erabiltzerakoan zer segurtasun–arau hartu behar diren kontuan…
• Osa itzazue mozteko erabiltzen diren hiru erremintari buruzko fitxak (guraizeak, kuter-labana eta beste bat), eta laburbildu bertan tresna horiei buruz jasotako informazioa eta erabiltzeko beharrezkoak diren segurtasun-arauak.
ERREMINTA
Nolakoa da erreminta?
Zertarako erabiltzen da?
Nola funtzionatzen du?
Segurtasun-arauak
ERREMINTA
Nolakoa da erreminta?
Zertarako erabiltzen da?
Nola funtzionatzen du?
Segurtasun-arauak
ERREMINTA
Nolakoa da erreminta?
Zertarako erabiltzen da?
Nola funtzionatzen du?
Segurtasun-arauak
Fitxategia: