Egituren erabilera

Egiturei buruzko ideiak finkatzeko duzue jarduera hau. 
 
• Beste jardueretan egiturei buruz ikasitakoa gogoratu eta finkatzeko, gezurren eta egien jolasa proposatzen dizuegu. Azpian, egiturekin lotutako esaldi-bikoteak azaltzen dira: bietatik batek egia dio eta besteak gezurra. Egiazkoa aurkitu eta azpimarratzea da zuen lana. 
 
1. a) Esfortzu bertikalei erresistentzia dezente jartzen dion egitura-elementua da arkua. 
b) Esfortzu horizontalei erresistentzia dezente jartzen dion egitura-elementua da arkua. 
2. a) Deformatu gabe, egiturei eusteko elementuak dira euskarriak. 
b) Egiturei estetikoki txukunagoak iraunarazteko elementuak dira euskarriak. 
3. a) Edozein egitura sendotzeko elementuak dira eskuairak. 
b) Eskuaira edozein egitura apaintzeko elementua da. 
4. a) Naturan azaltzen diren egiturak gizakiak asmatutakoen kopiak dira. 
b) Naturako hainbat egitura gure eraikuntza-egituren eredu dira. 
5. a) Edozein egitura ez da trinkoagoa material asko edukitzeagatik; kokapenagatik eta formagatik baizik. 
b) Egitura trinkoagoa lortu nahi bada, ezinbestekoa da material gehiago erabiltzea. 
6. a) Egitura batean ager daitekeen irudirik egonkorrena hexagonoa da. 
b) Egitura batean ager daitekeen irudirik egonkorrena triangelua da.  
Fitxategia: