Bihurkinak eta aliketak

 Gabilak edo tirafondoak askatzeko eta lotzeko erabiltzen ditugun erremintak dira bihurkinak.  
 
Tresna hori erabilgarria izateko, gabilek tarte bat (erretena, gurutzea…) izaten dute buruan, eta bertan sartzen da bihurkinaren muturra.  
 
Gabila motaren arabera, bihurkinaren muturra ere hainbat eratakoa izan daiteke (forma horretatik datorkie bihurkinei ematen zaien izena). 
 
Gabilak hainbat motatakoak izateaz gain, handiagoak ala txikiagoak ere izan daitezke, eta erabiliko dugun bihurkina gabilaren neurrira –edo, hobeto esanda, gabilaren buruko tartearen neurrira– egokitzen dena izango da.  
 
Erabilera egokiari buruzko argibide gehiago Eraikitze-Teknikak osagarrian aurki dezakezue. 
 
Aliketak 
 
Materialen eta tresnen azterketarekin jarraituz, aliketen txanda datorkigu orain. Aliketak hainbat eginkizunetarako erabiltzen dira: eusteko edo finkatzeko, estutzeko, laxatzeko, tolestatzeko, mozteko… 
 
Hona hemen aliketa mota erabilienak: 
 
1. Mutur zorrotz laua dutenak Elektronika-teknikariek alanbreak tolesteko erabiltzen dituzte. 
2. Ebaketa-aliketak Alanbreak, kableak… ebakitzeko balio dute. 
3. Mutur zorrotz biribilduak dituztenak Alanbreei, xaflei... forma biribilduak emateko erabiltzen dira. 
4. Mutur okerdunak Elektronika-teknikariek osagaiak muntatzeko, aldatzeko eta abarrerako erabiltzen dituzte. 
5. Konbinatuak edo unibertsalak Erabilera bat baino gehiago ematen zaie: tolestea, moztea, objektu biribilduei eustea... Hemen alboko argazkian dituzue aliketa mota zenbait.
Fitxategia: