Eraiketaren garapena

Eraikuntza-lanaren garapena 
 
Aurreko ataletan egindako azterketaren eta lan guztien ondoren, proiektua gauzatzeko garaia iritsi zaizue: proiektu hori eraiki egin behar duzue. Proiektuari buruzko hainbat gauza eginak zenituzten atal hau hasi aurretik: informazioa jasota, planoak eginda, lana antolatua… Horrenbestez, eta beharrezko materialak eta osagaiak eskura izango dituzuenez, eraikuntza-lanari ekiteko moduan zara.  
 
Eraikuntza-lanaren gorabeherak 
 
Proiektua eraikitzen ari zareten neurrian, ziur egon oztopoak, zailtasunak, aldaketak eta bestelako gorabeherak izango dituzuela. Jarduera honek gorabehera horiek bideratzea du helburu nagusia. 
 
• Eraiki ezazue proiektua, eta, ondoren, jar itzazu hemen behean, idatziz, proiektua eraikitzerakoan izan dituzuen zailtasunak, diseinuan egin behar izan dituzuen aldaketak eta aipagarri iruditzen zaizkizuen beste gorabehera guztiak, oso baliagarri izango baitzaizkizue hurrengo proiektuetarako.
Fitxategia: