Printzipio teorikoak
2 Edukiaren justifikazio teorikoa eta printzipio metodologiko didaktikoa
2.1DBHko Ostadar Proiektuaren markoa
Elkarlanean eta Ikastolen Elkartea argitaletxeen artean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako sortu eta kaleratu duten Ostadar Proiektuaren ezaugarri eta filosofia oinarrizkoa jasotzen duen Teknologia arloko materiala da hemen aurkezten den ondorengo hau. Etapa honetarako, marko orokor gisa, Ostadar Proiektuaren ezaugarri garrantzitsuenak honako hauek dira:
- Ostadar Proiektuaren ezaugarri orokorrak
- Proiektu globalaren kontzepzioa
- Bereziki DBHrako egina
- Euskal Herrian bertan sortua
- Partaidetza askotarikoa
- Lehen Hezkuntzaren materialaren jarraipena
- Materiala eta prestakuntza elkar lotuak
- Ezaugarri teknikoak, arlo guztietarako
- Etapa osorako gaitasunen panelaren proposamena
- Helburu didaktikoen formulazio zehatza eta komuna
- Helburuen lorpen mailak finkatuta
- Jarduera tipifikatuen sekuentzia adostuta
- Unitate didaktikoaren egitura komuna
- Ebaluaziorako orientabideen proposamenak
- Zeharkako gaien tratamendua
- Arloak edota jakintzagaiak
- Gizarte Zientziak
- Natur Zientziak
- Matematika
- Euskara
- Gaztelania
- Teknologia (materiala luza gabe eskuragarri)
- Musika (materiala luza gabe eskuragarri)
- Euskarri didaktiko askotarikoak
- Paperezkoak
- Bideoak
- Audioa
- Disko konpaktuak
- Ohizko softwarea
- Multimedia / CD-ROMa
2.2Teknologia arloaren kontzeptualizazioa.
Oraingo kulturan eta gizartean, bereziki euskal gizartean, jakintza zientifiko-teknikoak duen ukaezineko garrantzia hartzen da abiapuntutzat; izan ere, jakintza hori behar-beharrezkoa da etorkizunerako nahi ditugun ongizate eta aurrerapen mailak ziurtatuko dizkiguten produkzio eta zerbitzu arlo lehiakorrei eutsi nahi badiegu.
Eskolako kulturak zientzi arlo garrantzitsua (tekniko-teknologikoa) garatu eta eskaini ahal izatea da gizarteak eskatzen duena; eskabide hau honela laburbil daiteke ziklo honetarako:
- Ikasleak, gizarteko errealitate teknifikatua ulertu eta hartan parte hartzeko ahalbidea emango dien kontzeptu eta prozedurazko baliabideak lortzeko bidean jarri.
- Haien giza heziketa eta euskal gizartean sartzea bultzatu, oso teknifikatua eta egitura eta ingurumen arazo larriekin dagoen gizartean, hain zuzen ere. Ikasleengan zientziarekiko jarrera positiboa garatu, baina era berean baita ezagutza zientifiko-teknikoak erabiltzean izan behar den zentzu kritiko eta arduratsua piztu ere.
Honakoa da Teknologia arloak aztertzen duena: pertsonek euren beharrizanak asetzeko erabiltzen dituzten teknika, makina, prozesu eta harreman sozial nahiz ekonomikoak.
Teknologiak arlo gisa duen garrantziaz gain, hezkuntzaren ikuspegitik badira beste arrazoi batzuk Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren barruan sartzeko.
- Lehengo eta behin, Teknologia diziplina arteko ezagutza dugu, beste arlo batzuetan ikasitakoa aplikatu ahal izateko, eta teoria eta praktika ezin hobeto aplikatzeko.
- Gainera, derrigorrezko etapa baten barruan sartzeak estereotipo batzuk ezaba ditzake; hala nola, eskuzko eta adimenezko lanen arteko muga, edo teknikaren esparrutik kanpo emakumea egotea.
- Azkenik, teknologia oso arlo egokia da sormena garatzeko eta era guztietako elkarlan motak praktikan jartzeko.
2.3Gaitasun panela.
Puntu honetan, esan dezagun Ostadar Proiektuan definitutako Gaitasun Panela izan dela abiapuntu nagusia (Ikus Ostadar Etapa Proiektua).
DBHko Lehen Ziklorako Teknologia arloko gaitasun panela ondorengo hau da.
TEKNOLOGIA
1. ZIKLOKO GAITASUNEN PANELA
KOGNITIBOAK PSIKOMOT. GIZARTERATZ. KOMUNIKAZ. AFEKTIBOAK
BEHATU Eraiki Aniztasuna onartu Datuak jaso Nork bere
jaso/bildu, gaitasunak
Informazioa balioetsi
Aztertu Marraztu Parte hartu, Hiztegi egokia Errespetatu
elkarlanean aritu erabili
Identifikatu, Neurtu Kolaboratu Kodetu eta Gozatu
ezagutu deskodetu
Erlazionatu Koordinaz. Kritiko azaldu Zehaztasunez Jakin-mina
adierazi Piztu
Bereizi Manipulatu Balioetsi Interpretatu Autonomia
Definitu Egin, burutu Errespetatu, Irudikatu Iniziatiba
zaindu
Planifikatu, Konpromisoa Elkarrizketatu,
antolatu hartu eztabaidatu
Indukzioz Besteen iritziak
arrazoitu errespetatuz entzun
Dedukzioz
arrazoitu
Sailkatu
Erabili
Aplikatu
Ebatzi
Aukeratu
Hautatu
Kalkulatu
Konparatu
Asmatu,
diseinatu
Kontrolatu
Irudimena
Pentsaera
kritikoa
Arrazoitu
Ondorioak
atera