Metodologia

3. Metodologia 
 
3.1 “Proiektuaren metodoa”: Metodologiaren oinarria. 
 
Arlo honen curriculum planteamenduaren abiapuntu nagusietako bat hau da: gizakiak teknologiaren bitartez arazoak gainditzeko erabili dituen metodoak eta baliabideak erreferentziatzat hartzea. Era horretara, prestakuntzarako eta goian aipaturiko gaitasunak lortzeko ardatz nagusia honetan biltzen da: arazo baten identifikazioan eta analisian, eta arazoa gaindituko duen objektuaren elaborazio eta ebaluazio bidean lantzen diren trebetasunetan eta ezagutzan. 
 
Problema praktikoa ebazteko jarraitzen dugun bide horri “proiektuen metodoa” deitzen diogu, eta ondorengo irudian zehazten diren faseetan gauzatzen da. 
 
Bestalde, unitate didaktikoen egitura garatzerakoan eskema berari jarraitu diogu, ondorengo atalean (unitate didaktikoaren egitura) zehazten den bezala.  Azkenik, ondorengo oinarri/iturri teorikoak kontuan hartu eta ezarri dira:  
 
  • Psikologikoa 
  • Soziologikoa 
  • Epistemologikoa 
  • Pedagogikoa  
3.2 Ostadar Proiektuan oinarrituta 
 
Teknologia arlorako Ostadar Curriculum Proiektuak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Lehen Ziklorako (12/14 urte)  curriculumari buruz 2004 urtean indarrean dagoen legedia garatu eta zehazten du. 
 
Finkatu ditugun helburuak lortzeko, metodologiaren eragina oso handia da. Horien artean, honako puntuak azpimarratuko genituzke: 
  • Irakaskuntza prozesuak aktiboa izan behar du. 
  • Irakaskuntza esanguratsua izan dadin, edukiak ikasleak dakienaren gainean ezarri behar dira 
  • Ikasleak izan behar du bere ikasketa prozesuaren benetako protagonista, bakarka eta elkarlanean 
  • Helburu didaktikoetan oinarrituta egingo da ikasketa prozesua 
  • Dibertsitatea ere kontuan hartzen dugu helburu didaktikoen adierazpenean agertzen den moduan
    • Ikasnorabidea: unitate didaktikoaren diseinuan azaltzen dugun bezala. 
 
3.3 Baliabide didaktikoak. 
 
Teknologia arloa lantzeko prestatu ditugun eta garatzen ari garen euskarriak honako hauek dira: 
 
  • “Ostadar Teknologia Webgunea”: Jardueren unitate didaktikoak —bi unitate, maila bakoitzerako—, eta, horietaz gain, zikloko eraiketa tekniketarako beste unitate bat duen gune informatikoa da. Aplikazio dinamiko honen bitartez, besteak beste, irakasleari, unitate didaktiko bakoitzeko jarduerak hautatu eta beraien sekuentzia pertsonalizatzeko aukera eskeintzen zaio.   
  • Irakasleen gidaliburua. 
  • Software hezigarria.