Aniztasuna

7. Aniztasuna kontuan izateko planteamendua 
 
Ikasleen gaitasunen aniztasuna ere kontuan hartu dugu, noski. Lehen aipatutako jardueren tipologian oinarrituta, helburu didaktiko bakoitzaren barnean jarduerak zailtasunaren arabera mailakatuta eskaintzen dira. Gutxieneko helburu didaktiko horiek lortzeko egin beharrekoak diren jarduerak dira lehen mailakoak, eta hortik aurrera bigarren eta hirugarren mailakoak azalduko zaizkigu. 
 
Bestalde, arazo bati soluzioa ematea planteatzen eta proposatzen den momentutik, hasiera-hasieratik ematen da soluzio bide desberdinetako (maila desberdinak, beraz, aniztasuna) aukera.