Eraiketaren garapena

Eraikitze-lanaren garapena 
 
Dagoeneko eginak dituzue zuen proiektuari buruzko planoak, lanaren antolaketa, eta eskuratu dituzue proiekturako materialak eta osagaiak: eraikitzen hasteko moduan zaudete, beraz. Ez ahaztu, eraikuntzarekin ari zareten bitartean, horri buruzko xehetasunak jasotzea eta datu horiekin txosten teknikoaren zati bat osatzea, informazio hori oso baliagarri izango baita hurrengo proiektuetarako (taldekide guztientzat).  
 
Eraiki ezazue proiektua, eta lanak irauten duen bitartean, eta ondoren, komenta itzazue, idatziz, hemen beheko puntu hauei buruzko xehetasunak. 
 
PROIEKTUAREN TXOSTEN TEKNIKOA 
Eraikitze-lanaren gorabeherak 
• Antolaketa egindakoan, aurrez ikusi zenari egin beharreko aldaketak. 
 
• Eraikitzeko garaian sortutako arazoak (materialekin, erremintekin, erabilitako fabrikazio-teknikekin…). Arazo horiek nola gainditu dituzuen. 
 
• Hasieran egindako diseinua aldatu bada, adierazi zein izan diren aldaketa horiek, zer erabaki hartu diren aldaketa horiek egiteko eta zergatik izan diren.
Fitxategia: