Iltzeak eta gabilak

Lotura askotan, iltzeak edo gabilak erabiltzen dira, kolarekin batera, egurrezko piezen elkarketa finkatzeko. Iltzeak neurri eta eite askotakoak izan ohi dira; metalezkoak izaten dira, burdinazkoak edo altzairuzkoak, batik bat. Gabilak ere metalezkoak izaten dira (burdinazkoak, aluminiozkoak, letoizkoak…). 
Gabilekin egindako loturak iltzeekin egindakoak baino sendoagoak izan ohi dira gehienetan.  
 
Gabila mota gehienek antzeko eitea badute ere, mota askotako buruak izan ohi dituzte, alboko irudian ikus dezakezuenez.  
 
Burua abeilanatua duten gabilek, esate baterako, materialaren barnean, ezkutuan, gorde ahal izateko prestaturik dute buru hori.  Beste batzuetan, berriz, gabilaren burua (berezia) kanpoan geratzeko berariaz prestaturik egon ohi da.
Fitxategia: